tag:blogger.com,1999:blog-156471402007-04-14T16:32:49.498+02:00Taberna zuloaTabernarinoreply@blogger.comBlogger44125tag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1139154958747404442006-02-05T16:32:00.000+01:002006-02-05T16:55:58.850+01:00Kaka kaka kaka

Fuckowski ezagutzeko aukera izan dut azken aste honetan. Kasualitatez aurkitu dut, larunbat gau batean jai batean edonor ezagutzen den moduan, kasualitatez. Begirada azkarrez, hitz neurtuez, edo ez hain neurtuez. Bere errealitateaz hitzegin dit Fuckowskik, bere ametsetaz eta ikusi duen kaka guztiaz. Antza denez bere bidea lasai lasai egitearen aldekoa da Fuckowski, inori kalterik egin gabe. Baina beste askorentzako posible izan ez eta beraien kakaren zati bat norberari heltzen zaiola komentatu dit.

Luzeroan hitzegin du Fuckowskik, egunerokotasunean ikusten dituen gauzetaz. Harrituta entzun diot, susmoren bat bainuen berak kontatutako gauzak neuri ere burutik pasatu baizitzaizkidan.

Kaka, kaka larregi. Baina joan gaitezen kafetxo bat hartzera. Esaiozu zure lagun horri itxaron dezala, edo agian beranduegi heldu naiz, edo esan nizun bezala, arinegi. Ulertu al zenuen? Gasolinen ikusiko dugu elkar. Eta Fuckowskirena kontatuko dizut eta ulertuko didazulakoan nago.

Eta zuk ere zure ametsak kontatuko dizkidazu. Eta bi urte barru ikusiko dugula elkar. Fuckowski ezagutu nahi duzula esango didazu. Zera erantzungo dizut, ezagutzeko aukera duzula, baina hobe dela lehenengo bere istoria guztiak irakurtzea.

Non?

www.despacho101.com edo www.fuckowski.com -en.

Merezi duTabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1139113453120262912006-02-05T05:06:00.000+01:002006-02-05T05:24:13.336+01:00Venezuela konexion...

Venezuelar batek email erdia euskaraz idazten duenean flipatuta gelditzea normala da ezta? Aupa hi, eskertzekoa bai emaila, bai mesedea. Norbere herrian jende interesgarria ezagutzen da, baina etxetik kanpo irten eta kristoren personaje pila ikusteko parada izaten da normalean eta ez da zertan asteburua izan behar horretarako.

Larunbat gau batean, bizikleta bat eta ardo botila bat, nahaste eskasa. Katalanak euskal toponimiari buruz hitzegiten, alemaniarrak gazteleraz, euskaldunak suajilieraz(?), akuna matata, arazorik ez. Eta beste haibeste. Sangria...vodka...red bull...ez eskerrik asko. Nora zoazte? Klup, klup, klup. Ondo da, gu ere bertara. Caesars, Red Hot, Nirvana, Berri Txarrak noizko? Bertatik ere azkenak irten behar.

6 urte, zer dira 6 urte? Patatin patatan, 6 urte 72 hilabete dira, egun piloa, ordu gehiago. 6 urte...utzi pentsatzen...e...larregi. Ich liebe es. Euskara irakasten dut, katalaniera ikastearen ordez, tandem ederra. Dantz dantz dantz. Badoaz. Dantz dantz dantz. Banoa. Betiko tokian ikusiko gara elkar. 3 bizikleta.

Atzokoa zer? Ez nuen espero. Nik ere ez. Taldeko mutilik interesgarriena. Bai, nik ere horrela uste dut. Eta homosexuala. Bai, baina atzokoa zer? Ez dakit, pasatzen diren gauzak direla esan omen du. Baina mutil laguna du. Bai, Italian. Ke fuerte. Oh. Um. Kar kar.

Igandea, kontzertura noa zurekin gonbidatuak baikaude. Ke suerte, ke cool. Sufritzea egokitu zaizu rubia. Ez, banekien. Bai bai. Eta atzokoa ikusi al zenuen. Ez, baina kontatu didate. Rubia, pasatzen diren gauzak dira. Ixo, bihar arte. Ai. Gabon.Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1138895624091003352006-02-02T16:53:00.000+01:002006-02-02T16:53:44.400+01:00Logurea

Party machen-->urrengo egunean logurea. Gaueko 9tan ohera sartu eta ezin lorik hartu.

Fahrrad-->Bizikleta bat kostenlos lortzea gustoko dut. Baina beti alde txarren bat eduki behar kostenlos honek. :(

Gleis 22-->Begiradek hiltzen naute. Egunero bizpahiru aldiz maitemintzen zarela esan didazu etxerantza bueltan. Hotza kaleetan.

Pfand-->Tabernatik irten baino 2 minutu arinago egin beharreko gauza bat. Zerbeza botilen bila hasi. Agian txokolatezko snack bat erosteko beste lortzen duzu.

Kalt-->Egunero sufritzen duguna. Dena txuri txuri. Umeak trineoetan. Kalean topatu zaitut eta biok umeei enbidia aurpegiarekin begira geundela konturatu gara. Nun daude plastikozko boltsak?

Kartoffel-->Gustuko hitza. Buruan segituan gordetzen duzuna.

Grand Cafe-->Grand Tequila izenez ezaguna. Bertako musika hainbeste gorrotatu arren zergatik bueltatzen gara ostiral guztietan? ah bai, badakit.

Aldi-->Ze osti pasatzen da Alemaniako supermerkatuetan dena hain arin kobratzeko? me estoy estresando, neska. Plastikozko boltsak ordaindu beharra ondo deritzot, baina mesedez, bota frenua!! Ti ta ti ta, 7,89€, bitte. Buf.

Schwarzes Schaf-->Petardeoa gustuko dutenentzat. Modelo itxurako neskamutil piloa. Hauen ondoan txiki sentitzea normala.

Mexico-->Jaka polita aizu. Bai, H&M-en erosia...tarari tarari...bai nirea Zaran erosia...bai, laster irekiko dute Zara bat berton...ai ze ondo...India...New Zealand...ea berriro ikusten garen...bai, aizu.

Kramer VS Kramer-->Kaixo bai, euskalduna. Ah, bai...beno, laister ikusiko dugu elkar.

Buf-->Nekatzen gaituzu. Ostiralean ze plan? Keine Ahnung, aizu.

Albokoak-->Nola liteke hain ederrak izatea? Ai amaaaaaa!!!

Hemendik alde egin behar dut...horror brother!!! :)Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1138791525039836362006-02-01T11:42:00.000+01:002006-02-01T11:58:45.340+01:00Egun on bat...Un buen dia

Gogoan dut Los Planetas taldeak "Un buen dia" izeneko kantarekin egin zuen bideoklipa. Golf-ean zebiltzan golfo koadrila bat ikusten zen bertan. Nola ez gogoratu. Bideoaren kolore argi haiek, aurpegi alaiak, lagun giroa...egun on bat, benetan.

Talde hau kritikatua izan da Indi-Talde bezela aurkezten baita eta beraien diskoak multinazional baten bitartez ateratzen baitituzte. Azken egunotan irakurri dudan elkarrizketa batean argi uzten zuen J(abeslariaren izena)-ak, beraien burua ez zutela inongo Indi munduan ikusten, ahal denik eta jende gehienera heltzea baita euren helburua. Gauzak argi behintzat.

"Pop" izeneko diskoa izan zen entzun izan ahal nuen lehena. Urte batzuk pasata helduko zen "Super 8" nire etxera. Zuri, badakit "Una semana en el motor de un autobus" gustatzen zaizula gehien, beti esaten baitidazu berdina, "Pop"-ek erakusten duen inozentzia... edota larunbat goizean jeiki eta diskoa topera jartzea...egun on bat hasteko erarik onena deritzot.

Besterik gabe, egun on bat opa dizuet!

' Un buen día '

Me he despertado casi a las diez
y me he quedado en la cama
más de tres cuartos de hora
y ha merecido la pena
ha entrado el sol por la ventana
y han brillado en el aire
algunas motas de polvo
he salido a la ventana
y hacía una estupenda mañana.

He bajado al bar para desayunar
y he leído en el marca
que se ha lesionado el niñato
y no me he acordado de ti
hasta pasado un buen rato.

Luego han venido estos por aquí
y nos hemos bajado
a tomarnos unas cañas
y me he reído con ellos.

He estado durmiendo hasta las seis
y después he leído
unos tebeos de spiderman
que casi no recordaba
y he salido de la cama
he puesto la tele y había un partido
y Mendieta ha marcado un gol
realmente increíble
y me he puesto triste
el momento justo antes de irme.

Había quedado de nuevo a las diez
y he bajado en la moto
hacia los bares de siempre
donde quedaba contigo
y no hacía nada de frío
he estado con Erik hasta las seis
y nos hemos metido
cuatro millones de rayas
y no he vuelto a pensar en ti
hasta que he llegado a casa
y ya no he podido dormir
como siempre me pasa

(Los Planetas)Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1138638006553247912006-01-30T17:19:00.000+01:002006-01-30T17:20:12.793+01:00Gasolin

Horixe da bere izena, Gasolin. Hainbat ordu pasa ditugu bertan, hainbat galdera eta hainbat erantzun. Kataluniako Estatut berria, euskal arazoa, kurduak, Münster, Unibertsitatea, Unibertsitate ostea, ametsak, errealitatea, etorkizuna, iragana, oraina, tristezia, poztasuna, festak, neskak, homosexualitatea, musika, Wir Sind Helden, mutil laguna, neska lagun ohia, gustuko duzun hori, ezagutu nahi duzun hori, Air Berlin, HLX, Amsterdam, drogak, ardo beroa, gabonak, lakua, Aldi, Amonaren Etxea, turkoak, turkak,...ezin amaitu.

Kale arruntean kokatua dago Gasolin, arrunta baina atzo esan zenidan bezala zer edo zer du kale horrek. Aasee-tik gertu, unibertsitateko jantokia ere bertatik, Lidl eta Aegedi Markt ere hurbil, internet eskura. Expresso edo Cacao mit Sahne-en laguntzaz denetarik ikusi dugu bertan. Lagunaren negarra, barrea, kezka eta algara, albokoen begirada, lizunkeriren bat edo beste, txiste txarren bat,...adibidez hauxe(erderaz):

Argentinan gaude eta semeak aitari zera esaten dio(argentinar hizkerarekin hobeto):

-Papa, papa, yo de mayor quiero ser como vos.
-Como yo, hijo? y eso por que?
-Para tener un hijo como yo.

Argentinarrak izan gara asteburu horretan, behintzat paper hori jokatu dugu. Barre pila egin daiteke horrekin, edo ez. Kristorenak ere entzun behar izaten ditu aktore batek, aktore txarrak behintzat, kritika eraikitzaile bezala hartu behar. Tekilak 50 zentimora saltzen dituztenean oso onak ezin izan, beno, ohitura bihurtu den ezkero jarraitu egin behar.

Asteburu batzuk beste batzuk baino interesgarriagoak izaten dira. Azken honetan gauza pila ikusteko aukera izan dugu, denak ez oso onak. Arazoak albotik pasatzen ikusten dituzunean ikasgai baten moduan hartu behar dira hauek. Sufrimendu larregi ikusten da mundu aurreratu honetan. Pozik al gaude egiten ari garenarekin? Norbera diot. Berri Txarrak-ekoek dioten bezela:

Aske zarete, libre ©
zuen kaiola erraldoietan
dena eros daiteke
zuen kaiola erraldoietan
hala ere kexu zara
zure kaiola erraldoi horretan
katez alda dezakezue
zuen kaiola erraldoietan

Kaiolatik irten berri den txoria bezala ikusi zaitut. Egin oihu!!!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1138205093069630882006-01-25T16:30:00.000+01:002006-01-25T17:04:53.536+01:00El Inquilino Comunista...2

Taldearen izena nondik datorren jakin nahi eta hortik eta hemendik begira ibili gara. Harrigarria bada ere irakurri ahal izan dugunarengatik taldearen izena taldekideen lagun batek hilerokoari horrela deitzen omen zion, El Inquilino Comunista. Ez dakigu egia den ala ez, baina azalpen oso interesgarria da. Gora Hilerokoa!

Orain beraien diskografia kutxa batean erosteko aukera dugu, 20€-ren truke hemen. Bertan "El Inquilino Comunista", "Bluff" eta "Discasto" diskak aurkituko ditugu eta hauekin batera bertsio batzuk, kanta akustikoak, etab. Hau da, aukera ezin hobea Inquilinoak etxean sartzeko.

Moonwalk

When satellite arrived, she went crazy
All in circle lines, half broke rock
The bitch goes to quick, I'm not ready
I'm getting sick, she's not pretty.

Inspirazioa nundik lortzen zuten gazte hauek? Sonic Youth-ekoek kazetari batzuek egin zieten elkarrizketa batean, inspirazioa horrela lortzen zutela esan zuten: azido piloa hartu, ezkerreko eskuan Manifiesto Comunista zutela, eskuineko eskuko bi hatzamar entxufe bezela erabiltzen zituztela. Hau dena, argi dago katxondeo hutsean ziotela eta El Inquilino Comunistakoak ere antzeko erantzun bat ematen ikusten ditut.

Beraien elkarrizketaren bat irakurri nahi baduzu, hemen duzue ElCorreo-koek Javier Letamendia taldekideari egin ziotena.

Beraie buruzko zeozer esan nahi baduzue, adibidez beraien kontzerturen batean bizitakoa, diskaren baten kritika edota zer iruditzen zaizkizun, dudarik ez izan "Comments"-etan sartzea edota tabernazuloa@euskalerria.org-era email bat bidaliz berton argitaratuko dut zuen oneritziarekin.

Aio!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1138122474691907302006-01-24T17:55:00.000+01:002006-01-24T18:07:55.113+01:00El Inquilino Comunista

15 urte nituen klaseko errepikatzaileak beraien disko bat utzi zidanean. Entzun beharreko Getxoko talde bat zirela esan zidan. Beno, ba etxera heldu, diska minikatean sartu eta play...play...play...mekauen#ä+#ü!!! Lehenengo 2 kantak ezin entzun. Hala ba, horrela Inquilinoren diska horretako lehenengo kanta niretzako "Domestic Lies" izatea suertatu zen. Urte pila pasa dira egun hartatik. Hainbestetan entzun izan ditut etxean eta kotxean, baina egun batean kaletik nindoala kotxe batetako lehiatila jeitsi zen eta Inquilinoren kanta bat entzun nuen. Buaaa, flipatuta! ez da horrenbesterako izango, baia egun hartan oso pozik joan nintzen etxera Inquilino etxetik kanpo entzun nuelako.
Kasete hura galtzeko ere denpora izan nuen eta halako batean lagun baten kotxean urte bete baino gehiago pasa eta gero aurkitu nuen berriro.
Orain beraien 3 diskak berriro argitaratu dituzte eta erosteko aukera dago. Info gehiago: www.elinquilinocomunista.com

Orain joan beharra dago, beste egun batetan gehiago...

aioTabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1137969059152197042006-01-22T22:56:00.000+01:002006-01-22T23:30:59.576+01:00Igandea

Asteburu gogor baten azken orduak zertan aprobetxatu daitezke? Ba gaurkoan interneten web orrialde interesgarrien bila ibili naiz. Lehengo batean aurkitu nuenarekin txundituta nago, PepSounds(pepsounds.com)izena du eta pop-rock musika gustoko duen edozeinentzat oso gomendagarria. Bertan The Byrds, Teenage Fanclub, Hefner, Yo La Tengo eta hainbeste talderi buruz idazten du. Harrigarria da benetan jendea ze jakituna den gauza batzuetan, musika kritikari nahikotxok baino gehiago dakiela esango nuke nik eta transmititzeko era oso erakargarrian esaten ditu gauzak.

Teenage Fanclub-i buruz hitzegiten duenean, benetan gustuko dituela ikusten da. Taldea betirako desegiten denean eta urteak pasatzen direnean musikaren istorian erreferentzia oso garrantzitsu bezala ikusten ditu. Talde hau zuzenean ikusteko aukerarik ez dut izan(azken aukeran, wintercase jaialdian kanpoan egon naiz) orain arte, baina bai beraien 3 disko izateko. Grand Prix izenekoa izango da beraien diskorik ezagunena eta bertako "Sparkys dream" kantarik entzunena. Beraien melodiak egiteko erreztasun hori eta gitarrek ematen dieten rock kutsu horrek izugarri erakartzen nau. Ezagutzen ez badituzu eta euskal musikaren barruan Bide Ertzean taldea gustuko baduzu, egin ezazu proba eta eman iezaiezu aukera zure igande arratsaldean sartzeko.

Bide Ertzean taldeari buruz ari garela...nola ez oroitu Deabruak Teilatuetan taldearekin?Azken hauen kontzertu bakar bat ikusteko aukera izan nuen bakarrik, 17 bat urte izango nituen eta harrituta geratu nintzen taula gainean erakusten zutenarekin. Urte haietakoak ziren ere El Inquilino Comunista, Los Planetas-en kasetean grabaturiko diskak eta Eels taldearen Madrilen lorturiko Singlea, Weezer-en The Blue Album, Lemonheads-en Come on Feel edota Its a Shame about Ray. 90garren hamarkadak talde oso onak eman zituela esan beharra dago. Azken urteetan sortu direnekin ere ezin kontrakorik esan. Franz Ferdinand, Mando Diao, Jet edota The Hives. Nola ez, ezin ahaztu Suediatik datorzkigun Caesars taldeakideak. Orain dela gutxi erosi ahal izan dudan CD bati esker, Suedian orain egiten ari diren rock-a piska bat gehiago ezagutzeko aukera izan dut. Diska honek "Atomstrom" izena du eta Munich-eko The Atomic Cafe antzokiari esker argitaratu da. Izugarria Suediar talde hauena. Hau ere diska oso gomendagarria.

Igandea alaitzeko aukera ezin hobea, diskoa minikatean sartu, bolumena eman, begiak itxi eta...Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1137081501301989232006-01-12T16:18:00.000+01:002006-01-12T17:00:41.650+01:00

18/98

Hitz hauek makrosumario horretan eta beste hainbat sumariotan inplikatuta dauden pertsonekin elkartasuna adierazteko erabili nahi ditugu tabernazuloan. Gaur Gara-n irakurri ahal izan dugunez, epaiketa 20 egun atzeratzea erabaki dute epaileek. Epaiketaren suspentsioa izan beharko luke azkenean erabakirik logikoena. Edozein estatu demokratikotan epaiketa honek ezin izango luke aurrera jarraitu, baina kasu honek ere argi adierazten digu zer nolako kiratsa botatzen duen Espainiar estatuko demokraziak.

18/98+ plataformaren web orrialdean informazio gehiago lortu daiteke, bai epaiketari buruz eta baita plataformari berari buruz ere.

Interneten 18/98 makrosumarioari buruzko informazioa bilatzen nenbilela, Pepe Uruñuela abokatu nafarraren aldeko plataformarekin topo egin dut. Gu gara Pepe izeneko plataforma aurkeztu zen 2005ko Martxoaren 5ean, eta oso interesgarria iruditu zait beraien web orrialdea ere. Pepe-rena beste kasu bat gehiago baino ez da, baina makro-sumario horretan nola sartu zaitzaketen ikusteko oso adibide ona da. Ona, baina tristea benetan. Euren web orrialdean sartzea merezi duela uste dut.

Indymedia Euskal Herria-n ere makrosumarioari buruzko informazio gehiago lor daiteke.

Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1136569807311998362006-01-06T18:33:00.000+01:002006-01-07T11:49:21.310+01:00Lehenengo ta behin, Astra Publiko baten aldeko plataformaren web orrialdera sartzea izan bada zure xedea, egin klik hemen .

Beno, azken egunotan gertatutako gauzen inguruan erreflexio batzuk egitea iruditu zait. Hor doaz bada:

1. Herritarrak: Gauzak egiteko gogoarekin ikusi dut jendea. Gazte eta ez hain gazte langile eta dinamiko baten aurrean aurkitzen gara.

2. Udaletxea: Telebistatik ñortarretxea zirudien. Herritarren eskaerei erantzunik ezin eman. Eta ez bakarrik Astrari buruzko gaian. Txarto pentsatzen hasi ezkero gauza ilunak ikusten dira. Bi aukera daude, batetik, gobernatzeko ezintasuna, edo bestetik, "listoegiak" direla. Astra ze egoeratan dagoen ikusi behar ei dute. Ezin izan dute hori arinago egin edo egoera zein den jakin eta ezjakinarenak egiten dira.

3. Asanblada: Lana erruz egin dute. Asanbladaren batetik pasatzea baino ez dago, bertan dagoen giroa ikusteko, irekia eta partehartzailea. Zer edo zer hobetzeko edo aldatzeko galdetuta, nesken lana egunerokoan oso haundia izan arren, faltan botatzen dira beraien ahotsak gehiago entzutea asanbladatan. Esateko asko dute.

4. Web orrialdea: "Puntazo" itzela. Kanpoan aurkitzen garenoi egoera jarraitu eta foroaren bitartez aportazioak egiteko aukera ematen digu. Nola ez, herrian daudenentzat ere informatu eta eztabaidatzeko era oso egokia bihurtu da.

5. Komunikabideak: Hitza, El Correo eta UTB ikusi ditut informazio gehiena ematen. Faltan botatzen dira Gara, Berria eta Deia. (Urtarrilaren 3tik aurrera EHtik kanpo nagoenez gauzal aldatu ahal izan dira). Asanbladatik komunikazio lan oso ona egin dela uste dut.

6. Asanbladaren finantziazioa: Kartelak, AstraExtra, bestelakoak...orain arte izan diren hainbeste gastu eta etorkizunean izango direnak asko dira. Denon artean laguntzea ezinbestekoa da. Asanbladatan entzun diren ideia batzuk iada martxan daude, bono laguntza, rifak, etab...beste batzuk martxan jartzeko dira.

7. Talde kulturalekiko komunikazioa: Horretan diharduen lantaldea martxan da. Ezinbesteko atala.

8. Herriarekiko komunikazioa: Herriak Astra Publiko baten zergatia ulertzea nahi bada, hori azaldu egin behar da. Orain arteko lana ona izan bada ere, asanbladatan esan denez, ahalik eta jende gehienari azaldu behar zaizkio arrazoiak. AstraExtra berri baten beharra entzun zen azken asanbladan.

9. Etorkizuna: Berde kolorez ikusten da etorkizuna, Astra Publiko, herrikoi eta partehartzailearekin.Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1136161363619028202006-01-02T01:20:00.000+01:002006-01-02T01:22:45.816+01:00Zapatua 31, arratsaldeko 5ak Gernikako Merkurio plazan

Horixe zen egun, ordu eta lekua. Bertan batu ginen 1.000 bat lagun Astra Publiko baten alde oihu egiteko. Azken egunetan herrian zer edo zer berezia somatzen zen. Hura ez zen egun arrunt bat, azken egun, aste, hilabete eta urteetan Gernika aldean eratu den belaunaldi berri baten taupadak entzuten ziren. Belaunaldi honetan 13 urteko neskatxa batek edota 65 urteko gizon batek parte hartzen dute. Sortzeko, hazteko, ikasteko, elkartrukatzeko gogoa dago herrian. Hainbeste denboran gordea izan den sentimendu multzo horrek egun seinalatu bat izan zuen zapatuan, argitara irten baitzen herrian pilpilean dagoen indarra.

Jai giroan igaro genuen 5etan hasi eta 6:45tan amaitu zen ekitaldi osoa. Askotan bizitzen ez diren uneak bizi izan genituen ia 2 ordu horietan eta jende askoren erretinetan grabatuta geratuko dira bertan ikusi ziren hainbeste irudi eta momentu. Jende andana bildu zen zapatuan, ze demontre! Harro egoteko modukoa izan zen hura! Noski, plataformatik egiten ari diren lana aipatzeko modukoa dela esan behar da, dena ongi irten zedin lana erruz egin baidute.

Eta zapatukoaren ostean zer? Ba lan egiten jarraitzea baino ez da geratzen. Astra Publiko baten alde adierazi garenok asko gara eta oraindik gehiago izango gara, herrian Astra Publiko baten beharra dagoela ikusi baita. Arrazoia gure alde egonda, lan txukun batek eta herriaren sostenguak ekarriko digute espero dugun berria, Astra Publikoa izatea.

Besterik barik, tabernazuloan zapatukoa ez dela denbora luze baten ahaztuko ziur izan. Laister arte!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1135898644956127992005-12-30T00:20:00.000+01:002005-12-30T00:24:05.363+01:00Astra Publikoa

Urdaibai Telebistaren bitartez Abenduak 29ko Gernika-Lumoko udaletxeko plenoa ikusi eta gero oraindik odola borborka dugu tabernazuloan. Astra Publikoa plataformatik egin den eskaerari udaletxeko alderdi nagusiak ezezko borobila eman eta gero, indar gehiago eman behar digu lanean jarraitu eta inoiz baino ozen eta argiago herriak Astra Publiko bat behar duela esateko. Herriak gazteentzako eta elkarte kulturalentzako alternatibak behar dituelako. Herria urteak eta urteak itxaroten dabilelako udaletxetik inongo alternatiba errealik jaso gabe. Noiz arte itxaron behar dugu?

Plenoan emandako erantzunekin lasai asko geratuko ziren udaletxeko alderdi nagusikoak. Eztakit ze atzerapen eta eztakit ze eskusa. Eta Astra erosteko aukera izan zenean zer? Eztabaidarik ez, horretaz pentsatu ere ez…zertarako bada? Gazteak, gazteak dira, pasako dituzte beraien orduak tabernazuloetan. Eta eskabadorarekin atea lur eta harriz inongo baimen munizipal barik betetzearen galderari zer? Plataformaren galderak erantzunik ez udaletxeko agintarien partetik. Paso.

Bada, jakin dezatela herri honetan jendea mugitzeko prest dagoela. Jendea ez dela sofan itxunduta geratuko, euren agintariek urteak eta urteak ezer eskaini gabe ikusten. Jendea ametsak egi bihurtzeko gai dela ikus dezatela.

Guzti honengatik Gernikan zapatu honetan arratsaldeko 5tan Astra Publikoa aldarrikatzen den manifan parte hartuko dugu tabernazuloko kideok.Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1135611879211479052005-12-26T16:42:00.000+01:002005-12-27T09:43:34.233+01:00(TXOKOLATEZKO) PORRAK GERNIKAN

Abenduaren 24ko goizean Astra arma lantegi ohia herriko gazteek okupatu ostean, egun berberean alde egin behar izan zuten ertzainen gonbidapena jaso ostean. Gonbidapen honek, argi dago, porra itxura zuen eta ez bereziki txokolatezko porrena.

Baina, inork ez zuen esan ametsak errealitate bihurtzea arazo gabeko prozesua zela. Beti bezala, Ñortarrak agertu behar dira istorio guztietan. Ñortarrak nortzuk diren argi geratzen da kasu honetan. Gernika-Lumo eta inguruetako gazte eta ez hain gazteek Astra kulturarako erabili nahi dute eta hau da Ñortarrak bildurtzen dituena.

Herrian jendea etxeetan bideokontsolarekin jolasten, telebista ikusten, lonja barnean orduak eta orduak ezer ez egiten egotea nahiago dute. Ez zaie gazteri dinamizatzailerik interesatzen. Antzerki, liburutegi, kontzertu eta edozein motatako ekintza alternatiborik ez dute nahi herrian. Espekulazioa negozio hobea ei da.

Espekulatu dezala ahal dezakeen orok.
Bete ditzagun gure poltsikoak diru eta poterez.
Baina nola pasa daiteke gazte batzuen burutik herrian kultura sustatzea?
Zoratuta al zaudete?
Horretarako udaletxea badago gazteok!!
Eta zerbait berezirik egin nahi ezkero, horkonpon marianton. Joan zaitezte hiriburura! Gernikan amets egitea galasota dago.
Eta badakizue noren aurka ari zareten.
Gurea da indarra, gurea polizia.
Abisu bat baino ez da.

ASTRA GERNIKENTZAKO !!!

Astraren okupaziori buruzko info gehiago: hemen

El Correo egunkarian agerturiko informazioa: hemenTabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1135428541424452602005-12-24T13:45:00.000+01:002005-12-24T15:18:57.813+01:00
Astra okupatua

Gaur goizean Gernikan kokatua dagoen Astra arma lantegi ohia okupatu du gazte talde batek. Honekin, hitzetatik ekintzetara pasa dira herriko gazteak. Gernikan dagoen lokal eta eginkizun alternatiboen faltan, udaletxearekin izandako elkarrizketek inora eraman ez eta azkenik Astra okupatzea lortu dute.

Ertzainen presentzia izateko parada izan dute gazteek goizean zehar eta denuntzia bat jarrita dagoela adierazi dute ertzainek. Gazteak goizean zehar lantegi ohia txukuntzen jardun dute, bai barrukaldea eta kanpokaldea. Motosega baten bitartez kanpoko sasitzarrak kendu eta loreak landatzen dihardute. Barrukaldean zegoen hauts eta zikinkeria guztia garbitzen lan asko eduki arren, lan eta lan dabiltza oraindik.

Hurrengo ordu eta egunetan zer gertatuko denaren zai gaude, baina hemendik gazte hauei besarkada haundi bat bidaltzen diegu tabernazulotik, ametsak errealitate bihurtzeko gaitasunarengatik. Tabernazulotik gertatzen ari denaren berri ematen saiatuko gara.

Info gehiago: hemenTabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1135353696108726892005-12-23T16:59:00.000+01:002005-12-23T17:01:36.640+01:00The Hilly Peaches…2

The Hilly Peaches taldearekin izateko aukera izan dugu oraingoan ere. Orain dela aste batzuk beraiekin elkarrizketa labur bat eduki genuen eta denbora pixka bat pasa ostean nola dauden jakin nahi izan dugu. Horretarako, Toni Hilly-rekin hitzegin dugu gaurkoan:

-Kaixo Toni, beno, badira aste batzuk Peiorekin hitzegin genuela. Esaiguzu, nola doazen Hilly munduko gauzak, ea aldaketarik egon den:

-Kaixo, bai. Esan genizuenez, kantari baten bila hasi ginen hango hartan. Ba antza denez gure marketing-ak ez du fruiturik eman eta ez dugu zorte askorik izan. Orain gabonak datozela aprobetxatuz berriro txapada soltatu eta kartelak jarriko ditugu Bizkaiko herri batzuetatik. Euskal Herria tenorez josia zegoela uste genuen, baina lehenengo saiakera honetan ez dugu horrelakorik ikusi.

-BECean bertso txapelketaren finalean izango zinatela suposatzen dut. Zer suposatu zizuen bertan egoteak?

-Halaxe da, The Hilly Peaches kolektiboko 2 kide izan ziren bertan. Koaderno eta boligrafoarekin hurbildu ziren Barakaldora. Guretzako horrelako saioetatik ikasteko asko dago eta bertsolarien mugimendu, itxura eta espresatzeko erari erreparatu genion. Guk ere lider bat behar dugu taldean eta ez dugu baztertzen bertsolariren bateri taldea lideratzeko proposamena botatzea. Guretzeko erreferentzia bat dira. Esan beharra dago, taldekidetariko bat negar zotinka irten zela Barakaldotik. Emozioa ote?

-Kaletik The Hilly Peaches zer den galdetu dit jendeak azkenaldian, ea benetako taldea ote zareten edo katxondeo hutsa den Hilly-ena:

-Erantzun zaila dauka galdera horrek. Katxondeo parte bat badugu, eta benetako talde bat garela ez dugu esango guk. Baina gure pausuak talde serio eta errespetagarri bat bihurtzeko nahiarekin egiten ditugu. Egunen batean EL CORREO-ko kultura orrialdeetan ikusi nahi ditugu gure aurpegiak.

Beste alde batetik, guk ere somatu izan dugu The Hilly Peaches taldeari buruzko galderak egin direla kalean. Beno, ba ematen diguzuen aukera izanda, bertatik zabaldu nahi dugu, The Hilly Peaches musika talde izatetik, kolektibo bihurtzera pasa dela. Kolektibo hau atal desberdinetan banatuta dago iadanik. Batetik musikala, nola ez, The Hilly Peaches abanguardia bezala. Ekologia, Aisialdia eta Kirolak dira beste atalak. Horrela jaio da The Hilly Peaches Kolektiboa, gure barnean ditugun galdera askori erantzuna emateko nahiarekin eta dugun denbora librea era aprobetxagarriagoan erabiltzeko asmoarekin. Hemendik mundu guztia gonbidatu nahi dugu Hilly Munduan sartzera. Behin Hilly Mundua ikusi duenak ez du bertatik irten nahi eta.

-Zer nola doaz ensaioak, zuen musika hobeto definitzen hasi al zarete?

-Beno, gauzak aurrera doaz, kanta berriak sortu eta zaharrei berritasun puntu bat eman diegu. Egia esan, taldekideok ikusi ahal izan dugunarengatik gero eta poperoagoak bihurtzen ari dira gure kantak. Ez dakigu zergatik izango den. Badirudi Fran Perea-ren azken diskoa kotxean eramateak zeozer egin duela. Esan beharra dago popa gustuko dugula taldekideok. Mesedez, inork ez dezala azken hau txarto ulertu.

-Beno, Toni, agurtzeko esaiezu irakurleei nahi duzun edozer:

-Eskerrik asko azken asteetan jaso ditugun animoengatik. Badakigu Euskadi Gazteko maketa lehiaketara gure maketa bidali ez genuenean batzuentzako dezepzio bat izan zela. Datorren urtean bidaliko dugula zin egiten dugu. Eta amaitzeko gure amak esaten digun bezala: THINK, HILLY !!!!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1134720028515399632005-12-16T08:55:00.000+01:002005-12-16T09:00:28.680+01:00Amets

Gizon hura kalean topatu nuenean zera esan zidan belarrira:

"Zerua ikutu nuen eguna oraindik ere gogoan dut,
inon sartu ezin diren sentimenduak,
barruan gorde ezin diren tximeletak,
aske bizitzeko jaio direnak,
kanpora irtetzeko ordua heldu zaizue iada!
Borroka luze baten ostean,
etsaia nor den oraindik jakin ezean,
etsipenaren arnasa sentitzen denean,
iparraldetik agertuko den trenak
lasaitasuna ekarriko dio
bere burua galduta ikusten duenari.
Luzaro joko du egunak egun direla konturatzeko,
argiak iluntasuna argitzen duela jakiteko,
baina ametsak izaten jarraituko du,
inoiz izandako amets luzeenetik irtetzeko
asmorik gabe jaio denak".
Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1133967689028003292005-12-07T15:04:00.000+01:002005-12-07T16:01:29.313+01:00Egun berri bat...2

Logelara sartu zen neska ezezagunarentzako prestatu zuen guztiarekin. Gelan sartu eta neska eskuari begira ikusi zuen.

-Hemen duzu gosaria Sofia.
-E?
-Gosaria.
-A, bai, skrrik sko mtil.
-Ez dago zergatik. Eta Lander deitzen naiz, interasatzen bazaizu.

-Nora begira zabiltza?
-Nre skura. Uste dt bdkidla atzon nn bili gnen.
-Zergatik diozu hori?
-Bgira zzu zre skura.
-SputnikHalle, Larunbata.
-Hri da, nre skuan re hori kusi dzakt.
-Orduan, SputnikHalle izeneko diskotekan ibili ginen atzo. Bertan ezagutuko ginen seguraski.
-Sgurski.
-Niretzako lehen aldia da bada, diskoteka horretan sartzen naizela. Itxaron, interneten begiratuko dut ea web orrialderik baduten ala ez. Ea bertako argazkiren bati esker nolakoa den ikusi eta zeozertaz gogoratzen naizen.
-Ok.
-Barkatu baina mugikorrean ikusi dudanarengatik norbaitek SMS bat bidali zidan gauean zehar. Barra alboan zegoela zihoen. Ez zinen zu izango ezta?
-SMSrik bidaltzeko egoeran ez nengoela uste dut, baina erakutsi iezadazu zenbakia.

-Ez, ez da nire mugikorra.
-Ongi da, ordenagailua piztuko dut.

(3 minutu beranduago)

-Hemen! Aurkitu dut web orrialdea. Ea bada, zer ikusi dezakedan. Ene! Uste dut argazki horretan agertzen dena zu zarela. Begirazazu ea horrela den.
-Um, bai.
-Pozik ikusten zaizu argazki horrentan, bada.
-Pzik ez, zruan.
-Bai, zeruan. Atzokoan ere zerutik bueltatxo bat eman zenuen, orduan. Askotan bisitatzen al duzu San Pedro?
-Lsai mtel. Knfiantza gtxiago. Zre ohean ltxatzeak ez du zre nskatxoa naiznik esan nahita.
-Brometan nioen neska. Egoera surrealista hau umore piska batekin bete nahi nuen.
-Kk zharra.
-Hori da umorea hori! Beno, berdin dit atzo zer gertatu zen, baina nik orain egiteko gauza pila bat dut. Etxetik irtetzea eskertuko nizuko, axola ez bazaizu.
-Lnder, maitxia, lsai, lster noa eta. Bina lhndbizi ordndu nzazu zor ddazuna.
-Parkatu?
-Ez znun pntsatko zre ohean ksulitatez agrtu naiznik. Bgiratu ahal zra inoiz spiluan?
-Popatik hartzen joan zaitez!
-Kar kar kar! Zk iksiko dzu, bina ez rdaintzarna bi ldiz pntsatuko nke.
-Buf,lur jota utzi nauzu neska. Ongi da, zenbat zor dizut?
-60 euro.
-Itxaron, bada. Hemen duzu dirua.
-Skerrik sko, mtel. Bste btean iksko grlakoan ngo.
-Ez dut uste. Ateraino lagunduko dizut.

Gau hartan gertatutakoa ez zen ulertzeko erreza izan Landerrentzat. Beno, ulertzeko agian bai, baina ez zertan huts egiten zuen asmatzeak. Hala ere, gauean zehar jasotako SMS hark buruari bueltak emateko arrazoi bat eman zion. Eta esperantzarako argi izpi bat ere bai.

To be continued...Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1132587364485739452005-11-21T16:35:00.000+01:002005-11-21T16:36:04.613+01:00Egun berri bat

Goizetik zen oraindik lehiotik kanpora begiratu zuenean. Oherantza begiratu eta bertan zegoena nor zen ere ez zekien. Gauean zehar igarotako ordu haien irudi bakan batzuk baino ez zituen buruan. Lagun batekin irten zela gogoratzen zuen arren, ez zuen ideiarik ere norekin igaro zituen ordu gehienak. Industriagune batetako diskoteka erraldoi batean izan zela gogoratzen zuen. Inoiz bertara gerturatu ere ez zen egin, baina gau hartan unibertsitateko lagun batekin irtetzea erabaki zuen. Berriro eskumatara begiratu zuen, bere ohean zegoena mugitzen ari zela konturatu baitzen.

-Kaixo?
-grmbauffgkg.
-Egunon.
-Egumon, bai. Grzwrte. Prktu, bina nn ngoen esn ahal ddazu?
-Ba, nire etxean. Antza denez atzo batera bueltatu ginen eta berton pasa duzu gaua.
-Rediosss. Hau brukmina. Bina, nr zra zu?
-Mikel. Eta zure izena zein den jakin ahal dezaket?
-Sfia.
-Barkatu?
-Sfia.
-Sofia?
-Bai ba, Sfia.
-Beno Sofia, non ezagutu ginen ez zara gogoratuko bada?.
-Barre egtn hstea nahi al dzu?
-Zer ba?
-Atzo eprdiraino kkztuta bainngon.
-Bagara bi.
-Niausk.
-Zer?
-Gose naizela.
-Eta? cola cao bat ekartzea nahi al duzu?
-Aukran, hbeto ogtrtekoa eta spirina parea. Ah, ta bso bte ur.
-Ongi da. Oraintxe nator.

Aspirinen bila eskatzerantza zihoala burutik galdera pila etorri zitzaizkion. Nor zen Sofia hura? Nola ezagutu ote zuen? Zergatik hitzegiten zuen Sofiak SMS formatuan?
Galdera horien erantzunaren bila joan zen bere logelarantza.

to be continuedTabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1132067105178049072005-11-15T15:58:00.000+01:002005-11-15T16:05:05.190+01:00Idazteko gogorik ez eta The Best of... bat egitea pentsatu dut, edo agian batetan baino ez dut egingo. Hor doa bada blogean idatzi nuen lehen textua, sufritzen ari naizen alperkeriaren ondorioz...

Jaiak&neskak:

14 urte bete nituenean, 2 gauza berri aurkitu nituen bizitzan. Jaiak&neskak!!! Bai, herri desberdinetako jaiak ditut buruan. Hasteko, nire herriko jaiak gogoratzen ditut, trikitrixa, punka eta kalimotxoaren arteko nahasketa bat bezala.

Urte haietan hasi ziren neskekin lehen kontaktuak. Hori bai, nahiko kontaktu inuzenteak. 14 urterekin jaso nuen nire bizitzako lehenengo kalabaza. Nire herriko jaietan, neska bat gure koadrilako mutil batzuen aurrean aurkezten ari zen. Bapatean nire txanda heldu zen. 2 muxu espero nituen, besteek izandakoa alegia, baina muxuen ordez begirada zuzena eta ezezko borobila hartu nuen. Zuretzako ez. Bua, nesken poterea gaztetatik probatzeko aukera. 14 urte ta espabilatzen hasi behar.

Urteak pasatzearekin batera ezezkoak ere jasotzen segitu dugu, baina tartean ere baiezkoren batzuk bizitza pozten lagundu digute.

Herri desberdinetako jaiek, hasierako urte haietan guretzako suposatzen zuten magia hura galtzen joan dela somatzen dut. Gazterik, dena zen berria gure bizitza birginaletan. Lehenengo mozkorrak, lehenengo muxuak, lehenengo blankoi eta gaupasak…
Intentsitate handiarekin bizi genituen urte haiek. Azken urteotan, saiatzen garen arren, badakit magia hura berriro errepikatuko ez dela. Hala eta guzti ere, gau izugarriak bizi izan ahal ditut azken urteotan. Alboan lagun, neskalagun eta ezezagunekin juerga edarrak pasatu ditugu. Guztietan dut buruan zein garrantzitsua izan den musika aproposarekin pasatzea momentu haiek. Kanta konkretu batzuk, momentu konkretu batzuentzako. Gure bizitzako momentu hoiek 5-6 konpakt disketan sartuko balira moduan.

Neskekin jarraituz, nire lagun batek eta biok askotan komentatzen dugu zelako frustrazioak pairatu ditugun neskekin izandako erlazio askotan. Agian gure errua ere bada. Obeto azalduko dut hau. Badirudi ligatzearen asuntoa gaueko orduetara zuzendua dagoela, obeto esanda, gaueko 11tik goizaldeko 5ra topera egon, zure aurpegirik onena erakutsi, gorputza tuneatu, ahal denik eta barrerik politena izan…eta ea zorterik badagoen. Frustrazio guzti hauek noiz etortzen diren? Ba tuneatu, zure barre sinpatiko eta profidenta erakutsi, inoiz botatako erantzunik aproposenak bota eta gero, etxera bakarrik bueltan zoazenean. Etxerako bidean kangrejo sandwich bat jaten duzunean, beno, behintzat tripa hutsik ez dut eramango. Inoiz kangrejo izango zenari begiratu eta beste alternatibarik geratzen den galdetzen diozu. Erantzunik jaso ez eta ahora bidaltzen duzu eskuen tartean duzun hori.

Nire beste lagun batek esan zuen bezala: “nirekin ezer nahi duenak, dei nazala”. Ez da ideia txarra. Larunbat batean neska batekin nengoela, zera esan zidan, lehenengo pausua emateko denpora asko eman nuela. Nik halako harridura arpegiarekin zera galdetu nion: “ eta zuk, zergatik ez duzu eman ba lehenengo pausu hori ni baino arinago?” bere erantzuna zera izan zen: “ nik inoiz ez dut lehenengo pausurik ematen”. Hori entzun eta gero komentatu nion nik lehenengo pausurik inoiz ez banu emango, nire bizitza sexuala oso urria izango zela.

Gaurkoz nahikoa, 2 gai hauek luzerako ematen dute, baina beste baterako utziko dugu. Taberna zulotik urrengorarte agurtzen naiz.Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1131466081881797762005-11-08T16:48:00.000+01:002005-11-08T17:08:01.890+01:00Hartu minutu bat, bakarrik bat...

Horixe zihoen Berri Txarrak taldearen abestietariko batek. Horrelako zeozer, behintzat. Bada, ez zait idea txarra iruditzen. Hartu minutu bat, arratsalde osoa ere ez zara bertan pentsatzen jarri behar. Lehengoan minutu bat hartu nuen, kantan esaten zuten bezala, pentsatzeko minutu bat.

Minutu horretan norbaiti zeozer gomendatu behar niola pentsatu nuen. Berdin zitzaidan zer. Lemonheads taldearen "Come on feel" diska entzuten ari nintzen momentu hartan. Zer hoberik disko hura baino. Agian istoria osoko diskorik onena ere ez da izango, baina bai lagun bati entzuteko gomendatuko nion bat. Niri behintzat 97an gomendatu zidaten diska hau eta benetan eskertzen dut erosi izana.

Zuk ere zeozer gomendatu nahi baduzu, eskertuko dizugu. Bai film, diska, liburu, antzerki saio, herrialde edota burutik pasatzen zaizun edozer. Oraindik gauza interesgarri asko ezagutzeko aukera izan ez dugulako...

danke
Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1131019827307275662005-11-03T12:39:00.000+01:002005-11-03T16:07:48.096+01:00Begien indarra

2 alemaniar andere ezagutu nituen pasa den udan Madeiran, oraindik lanean nagoen pub honetan. 50 bat urte inguru izango zituzten. Abuztuaren hasieran lehenengo agerraldia egin zutela gogoratzen dut. Inor irlan ezagutu ez eta edariak zerbitzatzen zizkienarekin hitz egitea errezagoa egin zitzaiela suposatzen dut.

Oso ondo gogoratzen ditut beraien izenak: Anna eta Andrea. Izen errezak madeirar gazte baten buruan sartzeko. Aurpegia oso ondo apaindua zuen Annak, gaztetan neska ilehori benetan eder bat izan behar zuen. Orain, urteek aurrera egin ahala, bere aurpegiak margo batzuen beharra zuen edertasuna goraipatzeko. Andrea aldiz, urteak pasa ahala hobetzen joan den anderearen itxura zuen. Ile beltza zen, antza denez bere aita Italiatik alde egindako gizona baitzen. Esan zidatenarengatik, Madeiran 15 egun pasatzeko asmoarekin etorri ziren.

Egunak aurrera zihoazen eta hiruron arteko konfidantza gero eta handiagoa zen. Gauero pasatzen ziren lanean nenbilen pub-etik eta edaririk exotikoenak edateko aukera eman nien. Gauero zer edo zer berria probatzeko gogoarekin etorri eta horri erantzuten saiatzen nintzen. Biak pozik ikusten nituen Pub-ean sartu eta bertan ikusten nindutenean.

Abuztuaren erdialdea ziztu bizian heldu zen eta urrengo egunean alde egin behar zutela esan zidaten. Horregatik, bazkaritara gonbidatu ninduten. Bazkaria euren apartamenduan izango zela esan zidaten eta nahi izango banu lagun bat bertara eramateko esan zidaten. Luis eramatea erabaki nuen. Berari galdetu eta segituan eman zidan baiezkoa.

Luis eskolan ezagututako mutil alai bat zen. Agian, hitz egiten hasi eta geratu ere egiten ez den pertsona da Luis. Batzutan urduri jartzen nauen arren, benetan gustora sentitzen naiz bere ondoan.

Apartamendura biok batera heldu ginen. Hondartza ondoko 15 pisuko etxeak zien haiek. Txirrina jo eta atea segituan ireki ziguten. Apartamendura sartu eta sekulako bazkaria preparatu zigutela ikusi genuen. Han geunden, 22 urteko 2 madereirar gazte, gutxienez 50 urteko 2 andre alemaniarrekin portugesez hitzegiten. Gaztetan hippy-ak izandakoak izan zirela esan ziguten( beno hori gure konklusioa izan zen, eman zizkiguten datu guztien ostean). Chernobilgo arazo nuklearraren ondoren Alemaniatik ospa egindakoak zirela eta urte pare bat Portugalgo Algarvean bizitakoak zirela. Beraien seme-alaben osasunarengatik egin omen zuten hura. Guk harridura aurpegiarekin kontatzen zebiltzan istorioei erreparatzen genien, benetan interesgarriak baitziren. Horrela igaro genituen 3 ordu.

Kafea hartzen ari ginen momentuan igarri nuen gauza harrigarri hura. Lauron artean bazkari hartan sortzen ari zena berriro nire bizitza osoan errepikatuko ez zela konturatu nintzen. Berain izaera alai eta irekiarekin momentu batez 30 urte galdu zituztela zirudien. 20 urteko 2 neska eder genituen gure aurrean. Aurpegietara begiratu eta ilusioa besterik ez zitzaien ikusten. Oraindik bizitzaren zati txiki bat bizitakoak ziren, dena egiteko zuten oraindik. Luis-i begiratu eta bera ere momentu hura gozatzen ari zela ikusi nuen. Kafeak, hala ere, amaitzeko joera izaten du eta hartan ere horrela izan zen. Azken finean, lagun batek orain dela gutxi esan zidan bezala: "denak baitu amaiera bat".

Gaueko 9tan zuten Alemaniarako hegaldia eta aeroportuan agurtu genituen. Egun hartan ikusitakoarekin geratu ginen Luis eta biok. Urrengo urtean ere pub-ean beraien aurpegiak ikustea espero dut.
Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1130762217511056152005-10-31T13:04:00.000+01:002005-10-31T16:10:35.940+01:00Alemania/Euskal Herria

Askotan, zer kontatu nahi duzun jakin gabe idazten hasten zara, inspirazioak jota buruak neuronen artean ezer interesgarririk aurkituko duen esperantzarekin. Atzokoan Bremen hirian izan ginen. Hemen ezagutu ahal izan ditudan 2 neska jatorrekin egin nuen bidaia, Amaia eta Itxasnerekin alegia.

Hainbeste gai jorratzeko denbora izaten da tren geltokietan. Bertsolaritzari buruzko istorioetatik hasita, euskal blogosferako webetararte. Hasta los webs, esango luke baten batek. Egia esan, denbora gehiago igaro genuen trenean eta geltokietan, Bremen bertan baino, baina hala eta guztiz ere egun borobila izan zela esan dezaket. Biharkoan Amsterdamerako bidaia egingo dugu, azken orduan lagun portugaldar batek bertara joateko gonbidatu bainau. Gernikako Urriko Azken Astelehenaren ordez, Amsterdameko Azaroko Lehen Asteartea ospatu beharko da bertan, baratzeko landare ta guzti.

Igande arratsalde batean, alemaniarrez osatutako talde bat zarataka eta mozkor itxurarekin trenean sartzen ikusten baduzu, instintiboki beste ate batetik sartzen zara. Ahaztu momentu batez alemaniarrak direla. Pentsatu ezazu igande arratsaldea izan beharrean edozein igandeko goizeko 7ak direla. Abandoko autobus geltoki ondoko kafetegian zeure burua tortila pintxo bat jaten ikusten duzu. Gehitu iezaiozu cola cao bero bat.

Orain begiratu zeure albora, beno bai, albokoak ere antzera daude. Lagunak topatu al dituzu azkenean? Kafetegitik irten eta etxerako autobusaren bila hasi zara. Bai, hori da. Creditransa eskuan eta atea irekitzen ikusi ostean eskailerak lehenengo oztopo. Nork diseinatuko zituen eskailera madarikatu hauek? Altuera gehiegi bata bestearen atzetik. Beno, gidariaren parera heldu gara behintzat. Orain creditransa...eh? Orain dela 10 segundu eskuan nuen eta!! Gidariak zera dio, potrotartetik txartel zati batek haize piska bat eskatzen duela. Hemen, bada, txartela.

Sartu eta orain zenbakiari eman behar. Ea aklaratzen garen, nondik natorren edo norantza noan eman behar al diot? Gidaria purrustak: El 4 chaval, te lo acaba de decir tu amigo. Bale tio, lasai, nire etxeko ohera heldu baino ez dut nahi.

Gauza harrigarria badirudi ere, koadrila osoa berriro elkartzen da autobusean. Bata besteari gaueko abenturak kontatzen hasten gara. Depresion post-Antzoki, batzuk diotenez. Gaurkoan kantarik ez, Malmasina heldu baino lehen, denok lo. Baten batek izartuko gaituenaren esperantzarekin, printzesaz beteriko ametsean murgildu gara.

PD: Urriko azken astelehen hau edarto pasa, gu hemen egongo gara eta, Kebab-aren ogia talo gisa erabiliz, etxetik ekarritako txorizoarekin esperimentuak eginez.

Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1130324642141649452005-10-26T12:47:00.000+02:002005-10-26T13:04:02.146+02:00Erste lesen

Wie heiße du? Ich heiße Tabernari. Tabernako trasto guztiak bat eta iadanik egina dago aldaketa guztia. Alemaniarren herrialdera heldu gara. Munster izena duen hiri honetara heldu nintzen igandean. Jakin ahal izan dudanez, mundu mailan sari bat jaso du hiriak orain dela gutxi bere edertasunarengatik. Ikasleak eta bizikletak, horiek dira hiria obetoen azaltzen duten 2 hitzak. Ikasle pila, 60.000tik gora antza denez. Bizikletak oraindik gehiago, 210.000 biztanle dituen hiri honetan 500.000 bizikleta baitaude. Izugarria. Kale guztietan bizikletantzako bidea prestatuta dago eta horrek hiriko edozein lekutara bizikletaz heltzeko aukera ematen dizu.

Beno, eta alemaniarriak zer? 3 egunetan ezin esan nolakoak diren, baina orain arte ikusitakoak onerako harritu nau. Jende zabala eta laguntzeko prest dagoena. Beno, denak ez. Bigarren egunean neska ilehori eder batek zarata egin zidan bizikletan mapari begira geldi nengoelako. Bizikleten bidearen alboan, zapaldu ere ez nuen egiten bide, baina antza denez egun txarren bat izango zuen, edo agian bere telefono zenbakia eman zidan azkar azkar, gauean nirekin geratzeko asmoz. Gauza da, ez niola ezer ulertu. Urrengoan zera esango diot, Bitte? eta errepikatu diezadala esan berri didana.

Iadanik bertoko tabernetan sartzeko aukera izan dugu. Garagardoa ere eztarritik beherako bidean jarri dugu. Garagardo batzuen ostean etxerantzako bidea bizikletan egitea, zentzu batean, esperientzia interesgarria izan daiteke. Taberna kataluniar bat ere ikusi dut hiriaren erdian, Cadaques izenekoa eta egunen batean bertora sartu beharko naiz Estatut berriaren inguruan sortu den iskanbilari buruz galdetzen. Egia esan, burutik ideia bat pasatu zait. Ez legoke txarto berton euskal taberna bat sortzea, kalimotxo, zurito eta guzti. Hainbeste ikasle izanda etorkizun borobila ikusten diot ideiari. Edo agian hasiak al gara Euskal Herria faltan botatzen? Espero ezetz, Euskal Herria beti izango baita hortxe, esperoan.

Besterik ez gaurkoz, besarkada bat denontzat saltxitxa eta garagardoen herrialdetik!!!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1129915589671674842005-10-21T19:18:00.000+02:002005-10-21T19:26:29.676+02:00
Kaixo Deutschland

Beno, ordu batzuk barru tabernazuloak 2 hilabeterako Euskal Herritik ospa egin eta Alemania aldera trasladoa egingo du. Bertso batekin agurtzen naiz, baina bertatik ere idazten segitzea espero dut. Doinua librea:

Saltxitxa ta zerbezen
Herrira banoa
Hizkuntza ikastea
benetan asmoa
idazten jarraitzea
da nire gogoa
horretako jaio zan
tabernazuloa.

Laister arte tabernazulozaleok!!!Tabernarinoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-15647140.post-1129656591095434612005-10-18T19:24:00.000+02:002005-10-18T19:29:51.106+02:00 The Hilly Peaches

Euskal Herriko musika talde berri honen taldekide batekin hitzegiteko aukera izen dugu tabernazuloan. Peio Hilly da bere izena. Elkarrizketa horrela joan zen:

Kaixo Peio, beno lehenengo ta behin aurkeztu ezazu nortzuk zareten The Hilly Peaches osatzen duzuen taldekideak:

Beno, ba batetik baterian Peio Hilly dugu, kitarra ritmikoan Erramun Hilly, beste kitarran Peru Hilly eta azkenik baina ez horregatik garrantzi gutxiagorekin, baxuan Toni Hilly dugu.

Noiz hasi zineten zuen proiektu honekin?

Toni eta Peru anaiak dira eta betidanik talde bat sortzeko nahia izan dute. Erramun beraien lehengusua da. Ni (Peio), beraien herriko lagun bat naiz eta betidanik ezagutzen ditut. Musika arloan oso ondo konpontzen gara eta noiz edo noiz talde serio bat sortzeari buruz hitzegiten genuen, orain dela hilabete batzuk arte, esan eta egin. Toni eta Peruk duten baserrian entsaiatzen hasi ginen orain gure maketan diren kantak sortzen eta oso gustora izan gara bertan.

Hitzegin iezaguzu zuen influentziei buruz:

Ba zer esango dizut bada? Denetarik dugu, Rolling Stones, R.E.M edota Los Planetas taldeak zer edo zer esatearren. Nahaste porraste itzela. Gure musikak zeren antza duen beste gauza bat da, hor influentzi bezala batzuen aburuz Los Pecos edota Cañita Brava izango genituen.

Zer asmo duzue oraindik aurrera?

Ba taldekide guztiok karrera amaitu dugun ezkero, familiak pozik dira. Orain musikara %100an dedikatzeko asmoz gara, forratzeko asmoz. Aukera hau txarto irten ezkero, Gran Hermano edota Basetxean izena eman eta espektakulu piska bat sortu. Tonik beti telebistan agertu nahi izan du eta ea denon artean hori lortzen dugun. ETB 1ko Eklipsea saioan gure bideo klipa agertzearekin nahikoa, oraingoz behintzat.

Gauzak argi dituzuela dirudi:

Hori da, bizitzan gauzak argi izatearena oso garrantzitsua dela uste dugu.

Hitzegin ezazu piska bat zuen bizitza pertsonalari buruz, orain arte ez baita ezer interesgarririk agertu elkarrizketan:

Gure musika zaletasuna piska bat azalduko dizut. Gu Gizaburuagako gazte batzuk gara, baserrian jaio eta hazitakoak. Etxean beti entzuten ziren Benito Lertxundi edota Oskorriren diskoak, edo Gorka Knorr-enak ere. Hala eta guztiz ere musika horrek ez gintuen benetan betetzen. Halako batean, nik 14 urte nituela nire EEBBtako osaba bat etorri zen etxera oporretan. Opari moduan Rolling Stones-en disko parea eta Janis Joplin-en disko bat ekarri zizkidan. Disko hauek orain nire taldekideak direnei erakutsi nizkien. Denok flipatuta geratu ginen eta era horretako musika egin nahi genuela argi ikusi genuen. Hortik aurrerakoa imajinatu dezakezue. Instrumentuak lortzearen abenturak eta lehenengo akordeak ateratzen hasi ziren. Baina inoiz ere ez gauza serio bezala, lehen esan dudan bezala, orain dela hilabete batzuk arte.

Baina entzun dudanarengatik zer edo zer faltan zaizue talde konpletoa izateko:

Bai ba, abeslaria behar dugu. Familia kantariak izan arren semeok ez gara oso kantari onak irten eta neska zein mutil kantari baten bila gabiltza. Ea laister aurkitzen dugun eta diskoa grabatzeko aukera dugun. Horretarako herrietatik kartelak jartzen hasiak gara, ea norbaitek deitzen gaituen.

Beno Peio, eskerrik asko solasaldiarengatik eta urrenarte:

Eskerrak zuri tabernari, berririk dugunean abisatuko zaizu eta ba hori milesker elkarrizketa publikatzearren.Tabernarinoreply@blogger.com