Kaka kaka kaka
Fuckowski ezagutzeko aukera izan dut azken aste honetan. Kasualitatez aurkitu dut, larunbat gau batean jai batean edonor ezagutzen den moduan, kasualitatez. Begirada azkarrez, hitz neurtuez, edo ez hain neurtuez. Bere errealitateaz hitzegin dit Fuckowskik, bere ametsetaz eta ikusi duen kaka guztiaz. Antza denez bere bidea lasai lasai egitearen aldekoa da Fuckowski, inori kalterik egin gabe. Baina beste askorentzako posible izan ez eta beraien kakaren zati bat norberari heltzen zaiola komentatu dit.
Luzeroan hitzegin du Fuckowskik, egunerokotasunean ikusten dituen gauzetaz. Harrituta entzun diot, susmoren bat bainuen berak kontatutako gauzak neuri ere burutik pasatu baizitzaizkidan.
Kaka, kaka larregi. Baina joan gaitezen kafetxo bat hartzera. Esaiozu zure lagun horri itxaron dezala, edo agian beranduegi heldu naiz, edo esan nizun bezala, arinegi. Ulertu al zenuen? Gasolinen ikusiko dugu elkar. Eta Fuckowskirena kontatuko dizut eta ulertuko didazulakoan nago.
Eta zuk ere zure ametsak kontatuko dizkidazu. Eta bi urte barru ikusiko dugula elkar. Fuckowski ezagutu nahi duzula esango didazu. Zera erantzungo dizut, ezagutzeko aukera duzula, baina hobe dela lehenengo bere istoria guztiak irakurtzea.
Non?
www.despacho101.com edo www.fuckowski.com -en.
Merezi du
