Taberna zulotik idatzitako hitzak. Ideiak, paranoiak,ametsak,...

2006/02/05

Venezuela konexion...

Venezuelar batek email erdia euskaraz idazten duenean flipatuta gelditzea normala da ezta? Aupa hi, eskertzekoa bai emaila, bai mesedea. Norbere herrian jende interesgarria ezagutzen da, baina etxetik kanpo irten eta kristoren personaje pila ikusteko parada izaten da normalean eta ez da zertan asteburua izan behar horretarako.

Larunbat gau batean, bizikleta bat eta ardo botila bat, nahaste eskasa. Katalanak euskal toponimiari buruz hitzegiten, alemaniarrak gazteleraz, euskaldunak suajilieraz(?), akuna matata, arazorik ez. Eta beste haibeste. Sangria...vodka...red bull...ez eskerrik asko. Nora zoazte? Klup, klup, klup. Ondo da, gu ere bertara. Caesars, Red Hot, Nirvana, Berri Txarrak noizko? Bertatik ere azkenak irten behar.

6 urte, zer dira 6 urte? Patatin patatan, 6 urte 72 hilabete dira, egun piloa, ordu gehiago. 6 urte...utzi pentsatzen...e...larregi. Ich liebe es. Euskara irakasten dut, katalaniera ikastearen ordez, tandem ederra. Dantz dantz dantz. Badoaz. Dantz dantz dantz. Banoa. Betiko tokian ikusiko gara elkar. 3 bizikleta.

Atzokoa zer? Ez nuen espero. Nik ere ez. Taldeko mutilik interesgarriena. Bai, nik ere horrela uste dut. Eta homosexuala. Bai, baina atzokoa zer? Ez dakit, pasatzen diren gauzak direla esan omen du. Baina mutil laguna du. Bai, Italian. Ke fuerte. Oh. Um. Kar kar.

Igandea, kontzertura noa zurekin gonbidatuak baikaude. Ke suerte, ke cool. Sufritzea egokitu zaizu rubia. Ez, banekien. Bai bai. Eta atzokoa ikusi al zenuen. Ez, baina kontatu didate. Rubia, pasatzen diren gauzak dira. Ixo, bihar arte. Ai. Gabon.


Contador de visitas