Taberna zulotik idatzitako hitzak. Ideiak, paranoiak,ametsak,...

2006/02/02

Logurea

Party machen-->urrengo egunean logurea. Gaueko 9tan ohera sartu eta ezin lorik hartu.

Fahrrad-->Bizikleta bat kostenlos lortzea gustoko dut. Baina beti alde txarren bat eduki behar kostenlos honek. :(

Gleis 22-->Begiradek hiltzen naute. Egunero bizpahiru aldiz maitemintzen zarela esan didazu etxerantza bueltan. Hotza kaleetan.

Pfand-->Tabernatik irten baino 2 minutu arinago egin beharreko gauza bat. Zerbeza botilen bila hasi. Agian txokolatezko snack bat erosteko beste lortzen duzu.

Kalt-->Egunero sufritzen duguna. Dena txuri txuri. Umeak trineoetan. Kalean topatu zaitut eta biok umeei enbidia aurpegiarekin begira geundela konturatu gara. Nun daude plastikozko boltsak?

Kartoffel-->Gustuko hitza. Buruan segituan gordetzen duzuna.

Grand Cafe-->Grand Tequila izenez ezaguna. Bertako musika hainbeste gorrotatu arren zergatik bueltatzen gara ostiral guztietan? ah bai, badakit.

Aldi-->Ze osti pasatzen da Alemaniako supermerkatuetan dena hain arin kobratzeko? me estoy estresando, neska. Plastikozko boltsak ordaindu beharra ondo deritzot, baina mesedez, bota frenua!! Ti ta ti ta, 7,89€, bitte. Buf.

Schwarzes Schaf-->Petardeoa gustuko dutenentzat. Modelo itxurako neskamutil piloa. Hauen ondoan txiki sentitzea normala.

Mexico-->Jaka polita aizu. Bai, H&M-en erosia...tarari tarari...bai nirea Zaran erosia...bai, laster irekiko dute Zara bat berton...ai ze ondo...India...New Zealand...ea berriro ikusten garen...bai, aizu.

Kramer VS Kramer-->Kaixo bai, euskalduna. Ah, bai...beno, laister ikusiko dugu elkar.

Buf-->Nekatzen gaituzu. Ostiralean ze plan? Keine Ahnung, aizu.

Albokoak-->Nola liteke hain ederrak izatea? Ai amaaaaaa!!!

Hemendik alde egin behar dut...horror brother!!! :)


Contador de visitas