Taberna zulotik idatzitako hitzak. Ideiak, paranoiak,ametsak,...

2005/12/30

Astra Publikoa

Urdaibai Telebistaren bitartez Abenduak 29ko Gernika-Lumoko udaletxeko plenoa ikusi eta gero oraindik odola borborka dugu tabernazuloan. Astra Publikoa plataformatik egin den eskaerari udaletxeko alderdi nagusiak ezezko borobila eman eta gero, indar gehiago eman behar digu lanean jarraitu eta inoiz baino ozen eta argiago herriak Astra Publiko bat behar duela esateko. Herriak gazteentzako eta elkarte kulturalentzako alternatibak behar dituelako. Herria urteak eta urteak itxaroten dabilelako udaletxetik inongo alternatiba errealik jaso gabe. Noiz arte itxaron behar dugu?

Plenoan emandako erantzunekin lasai asko geratuko ziren udaletxeko alderdi nagusikoak. Eztakit ze atzerapen eta eztakit ze eskusa. Eta Astra erosteko aukera izan zenean zer? Eztabaidarik ez, horretaz pentsatu ere ez…zertarako bada? Gazteak, gazteak dira, pasako dituzte beraien orduak tabernazuloetan. Eta eskabadorarekin atea lur eta harriz inongo baimen munizipal barik betetzearen galderari zer? Plataformaren galderak erantzunik ez udaletxeko agintarien partetik. Paso.

Bada, jakin dezatela herri honetan jendea mugitzeko prest dagoela. Jendea ez dela sofan itxunduta geratuko, euren agintariek urteak eta urteak ezer eskaini gabe ikusten. Jendea ametsak egi bihurtzeko gai dela ikus dezatela.

Guzti honengatik Gernikan zapatu honetan arratsaldeko 5tan Astra Publikoa aldarrikatzen den manifan parte hartuko dugu tabernazuloko kideok.

2005/12/26

(TXOKOLATEZKO) PORRAK GERNIKAN

Abenduaren 24ko goizean Astra arma lantegi ohia herriko gazteek okupatu ostean, egun berberean alde egin behar izan zuten ertzainen gonbidapena jaso ostean. Gonbidapen honek, argi dago, porra itxura zuen eta ez bereziki txokolatezko porrena.

Baina, inork ez zuen esan ametsak errealitate bihurtzea arazo gabeko prozesua zela. Beti bezala, Ñortarrak agertu behar dira istorio guztietan. Ñortarrak nortzuk diren argi geratzen da kasu honetan. Gernika-Lumo eta inguruetako gazte eta ez hain gazteek Astra kulturarako erabili nahi dute eta hau da Ñortarrak bildurtzen dituena.

Herrian jendea etxeetan bideokontsolarekin jolasten, telebista ikusten, lonja barnean orduak eta orduak ezer ez egiten egotea nahiago dute. Ez zaie gazteri dinamizatzailerik interesatzen. Antzerki, liburutegi, kontzertu eta edozein motatako ekintza alternatiborik ez dute nahi herrian. Espekulazioa negozio hobea ei da.

Espekulatu dezala ahal dezakeen orok.
Bete ditzagun gure poltsikoak diru eta poterez.
Baina nola pasa daiteke gazte batzuen burutik herrian kultura sustatzea?
Zoratuta al zaudete?
Horretarako udaletxea badago gazteok!!
Eta zerbait berezirik egin nahi ezkero, horkonpon marianton. Joan zaitezte hiriburura! Gernikan amets egitea galasota dago.
Eta badakizue noren aurka ari zareten.
Gurea da indarra, gurea polizia.
Abisu bat baino ez da.


ASTRA GERNIKENTZAKO !!!

Astraren okupaziori buruzko info gehiago: hemen

El Correo egunkarian agerturiko informazioa: hemen

2005/12/24


Astra okupatua

Gaur goizean Gernikan kokatua dagoen Astra arma lantegi ohia okupatu du gazte talde batek. Honekin, hitzetatik ekintzetara pasa dira herriko gazteak. Gernikan dagoen lokal eta eginkizun alternatiboen faltan, udaletxearekin izandako elkarrizketek inora eraman ez eta azkenik Astra okupatzea lortu dute.

Ertzainen presentzia izateko parada izan dute gazteek goizean zehar eta denuntzia bat jarrita dagoela adierazi dute ertzainek. Gazteak goizean zehar lantegi ohia txukuntzen jardun dute, bai barrukaldea eta kanpokaldea. Motosega baten bitartez kanpoko sasitzarrak kendu eta loreak landatzen dihardute. Barrukaldean zegoen hauts eta zikinkeria guztia garbitzen lan asko eduki arren, lan eta lan dabiltza oraindik.

Hurrengo ordu eta egunetan zer gertatuko denaren zai gaude, baina hemendik gazte hauei besarkada haundi bat bidaltzen diegu tabernazulotik, ametsak errealitate bihurtzeko gaitasunarengatik. Tabernazulotik gertatzen ari denaren berri ematen saiatuko gara.

Info gehiago: hemen

2005/12/23

The Hilly Peaches…2

The Hilly Peaches taldearekin izateko aukera izan dugu oraingoan ere. Orain dela aste batzuk beraiekin elkarrizketa labur bat eduki genuen eta denbora pixka bat pasa ostean nola dauden jakin nahi izan dugu. Horretarako, Toni Hilly-rekin hitzegin dugu gaurkoan:

-Kaixo Toni, beno, badira aste batzuk Peiorekin hitzegin genuela. Esaiguzu, nola doazen Hilly munduko gauzak, ea aldaketarik egon den:

-Kaixo, bai. Esan genizuenez, kantari baten bila hasi ginen hango hartan. Ba antza denez gure marketing-ak ez du fruiturik eman eta ez dugu zorte askorik izan. Orain gabonak datozela aprobetxatuz berriro txapada soltatu eta kartelak jarriko ditugu Bizkaiko herri batzuetatik. Euskal Herria tenorez josia zegoela uste genuen, baina lehenengo saiakera honetan ez dugu horrelakorik ikusi.

-BECean bertso txapelketaren finalean izango zinatela suposatzen dut. Zer suposatu zizuen bertan egoteak?

-Halaxe da, The Hilly Peaches kolektiboko 2 kide izan ziren bertan. Koaderno eta boligrafoarekin hurbildu ziren Barakaldora. Guretzako horrelako saioetatik ikasteko asko dago eta bertsolarien mugimendu, itxura eta espresatzeko erari erreparatu genion. Guk ere lider bat behar dugu taldean eta ez dugu baztertzen bertsolariren bateri taldea lideratzeko proposamena botatzea. Guretzeko erreferentzia bat dira. Esan beharra dago, taldekidetariko bat negar zotinka irten zela Barakaldotik. Emozioa ote?

-Kaletik The Hilly Peaches zer den galdetu dit jendeak azkenaldian, ea benetako taldea ote zareten edo katxondeo hutsa den Hilly-ena:

-Erantzun zaila dauka galdera horrek. Katxondeo parte bat badugu, eta benetako talde bat garela ez dugu esango guk. Baina gure pausuak talde serio eta errespetagarri bat bihurtzeko nahiarekin egiten ditugu. Egunen batean EL CORREO-ko kultura orrialdeetan ikusi nahi ditugu gure aurpegiak.

Beste alde batetik, guk ere somatu izan dugu The Hilly Peaches taldeari buruzko galderak egin direla kalean. Beno, ba ematen diguzuen aukera izanda, bertatik zabaldu nahi dugu, The Hilly Peaches musika talde izatetik, kolektibo bihurtzera pasa dela. Kolektibo hau atal desberdinetan banatuta dago iadanik. Batetik musikala, nola ez, The Hilly Peaches abanguardia bezala. Ekologia, Aisialdia eta Kirolak dira beste atalak. Horrela jaio da The Hilly Peaches Kolektiboa, gure barnean ditugun galdera askori erantzuna emateko nahiarekin eta dugun denbora librea era aprobetxagarriagoan erabiltzeko asmoarekin. Hemendik mundu guztia gonbidatu nahi dugu Hilly Munduan sartzera. Behin Hilly Mundua ikusi duenak ez du bertatik irten nahi eta.

-Zer nola doaz ensaioak, zuen musika hobeto definitzen hasi al zarete?

-Beno, gauzak aurrera doaz, kanta berriak sortu eta zaharrei berritasun puntu bat eman diegu. Egia esan, taldekideok ikusi ahal izan dugunarengatik gero eta poperoagoak bihurtzen ari dira gure kantak. Ez dakigu zergatik izango den. Badirudi Fran Perea-ren azken diskoa kotxean eramateak zeozer egin duela. Esan beharra dago popa gustuko dugula taldekideok. Mesedez, inork ez dezala azken hau txarto ulertu.

-Beno, Toni, agurtzeko esaiezu irakurleei nahi duzun edozer:

-Eskerrik asko azken asteetan jaso ditugun animoengatik. Badakigu Euskadi Gazteko maketa lehiaketara gure maketa bidali ez genuenean batzuentzako dezepzio bat izan zela. Datorren urtean bidaliko dugula zin egiten dugu. Eta amaitzeko gure amak esaten digun bezala: THINK, HILLY !!!!

2005/12/16

Amets

Gizon hura kalean topatu nuenean zera esan zidan belarrira:

"Zerua ikutu nuen eguna oraindik ere gogoan dut,
inon sartu ezin diren sentimenduak,
barruan gorde ezin diren tximeletak,
aske bizitzeko jaio direnak,
kanpora irtetzeko ordua heldu zaizue iada!
Borroka luze baten ostean,
etsaia nor den oraindik jakin ezean,
etsipenaren arnasa sentitzen denean,
iparraldetik agertuko den trenak
lasaitasuna ekarriko dio
bere burua galduta ikusten duenari.
Luzaro joko du egunak egun direla konturatzeko,
argiak iluntasuna argitzen duela jakiteko,
baina ametsak izaten jarraituko du,
inoiz izandako amets luzeenetik irtetzeko
asmorik gabe jaio denak".

2005/12/07

Egun berri bat...2

Logelara sartu zen neska ezezagunarentzako prestatu zuen guztiarekin. Gelan sartu eta neska eskuari begira ikusi zuen.

-Hemen duzu gosaria Sofia.
-E?
-Gosaria.
-A, bai, skrrik sko mtil.
-Ez dago zergatik. Eta Lander deitzen naiz, interasatzen bazaizu.
-...
-Nora begira zabiltza?
-Nre skura. Uste dt bdkidla atzon nn bili gnen.
-Zergatik diozu hori?
-Bgira zzu zre skura.
-SputnikHalle, Larunbata.
-Hri da, nre skuan re hori kusi dzakt.
-Orduan, SputnikHalle izeneko diskotekan ibili ginen atzo. Bertan ezagutuko ginen seguraski.
-Sgurski.
-Niretzako lehen aldia da bada, diskoteka horretan sartzen naizela. Itxaron, interneten begiratuko dut ea web orrialderik baduten ala ez. Ea bertako argazkiren bati esker nolakoa den ikusi eta zeozertaz gogoratzen naizen.
-Ok.
-Barkatu baina mugikorrean ikusi dudanarengatik norbaitek SMS bat bidali zidan gauean zehar. Barra alboan zegoela zihoen. Ez zinen zu izango ezta?
-SMSrik bidaltzeko egoeran ez nengoela uste dut, baina erakutsi iezadazu zenbakia.
-...
-Ez, ez da nire mugikorra.
-Ongi da, ordenagailua piztuko dut.

(3 minutu beranduago)

-Hemen! Aurkitu dut web orrialdea. Ea bada, zer ikusi dezakedan. Ene! Uste dut argazki horretan agertzen dena zu zarela. Begirazazu ea horrela den.
-Um, bai.
-Pozik ikusten zaizu argazki horrentan, bada.
-Pzik ez, zruan.
-Bai, zeruan. Atzokoan ere zerutik bueltatxo bat eman zenuen, orduan. Askotan bisitatzen al duzu San Pedro?
-Lsai mtel. Knfiantza gtxiago. Zre ohean ltxatzeak ez du zre nskatxoa naiznik esan nahita.
-Brometan nioen neska. Egoera surrealista hau umore piska batekin bete nahi nuen.
-Kk zharra.
-Hori da umorea hori! Beno, berdin dit atzo zer gertatu zen, baina nik orain egiteko gauza pila bat dut. Etxetik irtetzea eskertuko nizuko, axola ez bazaizu.
-Lnder, maitxia, lsai, lster noa eta. Bina lhndbizi ordndu nzazu zor ddazuna.
-Parkatu?
-Ez znun pntsatko zre ohean ksulitatez agrtu naiznik. Bgiratu ahal zra inoiz spiluan?
-Popatik hartzen joan zaitez!
-Kar kar kar! Zk iksiko dzu, bina ez rdaintzarna bi ldiz pntsatuko nke.
-Buf,lur jota utzi nauzu neska. Ongi da, zenbat zor dizut?
-60 euro.
-Itxaron, bada. Hemen duzu dirua.
-Skerrik sko, mtel. Bste btean iksko grlakoan ngo.
-Ez dut uste. Ateraino lagunduko dizut.

Gau hartan gertatutakoa ez zen ulertzeko erreza izan Landerrentzat. Beno, ulertzeko agian bai, baina ez zertan huts egiten zuen asmatzeak. Hala ere, gauean zehar jasotako SMS hark buruari bueltak emateko arrazoi bat eman zion. Eta esperantzarako argi izpi bat ere bai.

To be continued...


Contador de visitas