Taberna zulotik idatzitako hitzak. Ideiak, paranoiak,ametsak,...

2005/11/21

Egun berri bat

Goizetik zen oraindik lehiotik kanpora begiratu zuenean. Oherantza begiratu eta bertan zegoena nor zen ere ez zekien. Gauean zehar igarotako ordu haien irudi bakan batzuk baino ez zituen buruan. Lagun batekin irten zela gogoratzen zuen arren, ez zuen ideiarik ere norekin igaro zituen ordu gehienak. Industriagune batetako diskoteka erraldoi batean izan zela gogoratzen zuen. Inoiz bertara gerturatu ere ez zen egin, baina gau hartan unibertsitateko lagun batekin irtetzea erabaki zuen. Berriro eskumatara begiratu zuen, bere ohean zegoena mugitzen ari zela konturatu baitzen.

-Kaixo?
-grmbauffgkg.
-Egunon.
-Egumon, bai. Grzwrte. Prktu, bina nn ngoen esn ahal ddazu?
-Ba, nire etxean. Antza denez atzo batera bueltatu ginen eta berton pasa duzu gaua.
-Rediosss. Hau brukmina. Bina, nr zra zu?
-Mikel. Eta zure izena zein den jakin ahal dezaket?
-Sfia.
-Barkatu?
-Sfia.
-Sofia?
-Bai ba, Sfia.
-Beno Sofia, non ezagutu ginen ez zara gogoratuko bada?.
-Barre egtn hstea nahi al dzu?
-Zer ba?
-Atzo eprdiraino kkztuta bainngon.
-Bagara bi.
-Niausk.
-Zer?
-Gose naizela.
-Eta? cola cao bat ekartzea nahi al duzu?
-Aukran, hbeto ogtrtekoa eta spirina parea. Ah, ta bso bte ur.
-Ongi da. Oraintxe nator.

Aspirinen bila eskatzerantza zihoala burutik galdera pila etorri zitzaizkion. Nor zen Sofia hura? Nola ezagutu ote zuen? Zergatik hitzegiten zuen Sofiak SMS formatuan?
Galdera horien erantzunaren bila joan zen bere logelarantza.


to be continued

2005/11/15

Idazteko gogorik ez eta The Best of... bat egitea pentsatu dut, edo agian batetan baino ez dut egingo. Hor doa bada blogean idatzi nuen lehen textua, sufritzen ari naizen alperkeriaren ondorioz...

Jaiak&neskak:


14 urte bete nituenean, 2 gauza berri aurkitu nituen bizitzan. Jaiak&neskak!!! Bai, herri desberdinetako jaiak ditut buruan. Hasteko, nire herriko jaiak gogoratzen ditut, trikitrixa, punka eta kalimotxoaren arteko nahasketa bat bezala.

Urte haietan hasi ziren neskekin lehen kontaktuak. Hori bai, nahiko kontaktu inuzenteak. 14 urterekin jaso nuen nire bizitzako lehenengo kalabaza. Nire herriko jaietan, neska bat gure koadrilako mutil batzuen aurrean aurkezten ari zen. Bapatean nire txanda heldu zen. 2 muxu espero nituen, besteek izandakoa alegia, baina muxuen ordez begirada zuzena eta ezezko borobila hartu nuen. Zuretzako ez. Bua, nesken poterea gaztetatik probatzeko aukera. 14 urte ta espabilatzen hasi behar.

Urteak pasatzearekin batera ezezkoak ere jasotzen segitu dugu, baina tartean ere baiezkoren batzuk bizitza pozten lagundu digute.

Herri desberdinetako jaiek, hasierako urte haietan guretzako suposatzen zuten magia hura galtzen joan dela somatzen dut. Gazterik, dena zen berria gure bizitza birginaletan. Lehenengo mozkorrak, lehenengo muxuak, lehenengo blankoi eta gaupasak…
Intentsitate handiarekin bizi genituen urte haiek. Azken urteotan, saiatzen garen arren, badakit magia hura berriro errepikatuko ez dela. Hala eta guzti ere, gau izugarriak bizi izan ahal ditut azken urteotan. Alboan lagun, neskalagun eta ezezagunekin juerga edarrak pasatu ditugu. Guztietan dut buruan zein garrantzitsua izan den musika aproposarekin pasatzea momentu haiek. Kanta konkretu batzuk, momentu konkretu batzuentzako. Gure bizitzako momentu hoiek 5-6 konpakt disketan sartuko balira moduan.

Neskekin jarraituz, nire lagun batek eta biok askotan komentatzen dugu zelako frustrazioak pairatu ditugun neskekin izandako erlazio askotan. Agian gure errua ere bada. Obeto azalduko dut hau. Badirudi ligatzearen asuntoa gaueko orduetara zuzendua dagoela, obeto esanda, gaueko 11tik goizaldeko 5ra topera egon, zure aurpegirik onena erakutsi, gorputza tuneatu, ahal denik eta barrerik politena izan…eta ea zorterik badagoen. Frustrazio guzti hauek noiz etortzen diren? Ba tuneatu, zure barre sinpatiko eta profidenta erakutsi, inoiz botatako erantzunik aproposenak bota eta gero, etxera bakarrik bueltan zoazenean. Etxerako bidean kangrejo sandwich bat jaten duzunean, beno, behintzat tripa hutsik ez dut eramango. Inoiz kangrejo izango zenari begiratu eta beste alternatibarik geratzen den galdetzen diozu. Erantzunik jaso ez eta ahora bidaltzen duzu eskuen tartean duzun hori.

Nire beste lagun batek esan zuen bezala: “nirekin ezer nahi duenak, dei nazala”. Ez da ideia txarra. Larunbat batean neska batekin nengoela, zera esan zidan, lehenengo pausua emateko denpora asko eman nuela. Nik halako harridura arpegiarekin zera galdetu nion: “ eta zuk, zergatik ez duzu eman ba lehenengo pausu hori ni baino arinago?” bere erantzuna zera izan zen: “ nik inoiz ez dut lehenengo pausurik ematen”. Hori entzun eta gero komentatu nion nik lehenengo pausurik inoiz ez banu emango, nire bizitza sexuala oso urria izango zela.

Gaurkoz nahikoa, 2 gai hauek luzerako ematen dute, baina beste baterako utziko dugu. Taberna zulotik urrengorarte agurtzen naiz.

2005/11/08

Hartu minutu bat, bakarrik bat...

Horixe zihoen Berri Txarrak taldearen abestietariko batek. Horrelako zeozer, behintzat. Bada, ez zait idea txarra iruditzen. Hartu minutu bat, arratsalde osoa ere ez zara bertan pentsatzen jarri behar. Lehengoan minutu bat hartu nuen, kantan esaten zuten bezala, pentsatzeko minutu bat.

Minutu horretan norbaiti zeozer gomendatu behar niola pentsatu nuen. Berdin zitzaidan zer. Lemonheads taldearen "Come on feel" diska entzuten ari nintzen momentu hartan. Zer hoberik disko hura baino. Agian istoria osoko diskorik onena ere ez da izango, baina bai lagun bati entzuteko gomendatuko nion bat. Niri behintzat 97an gomendatu zidaten diska hau eta benetan eskertzen dut erosi izana.

Zuk ere zeozer gomendatu nahi baduzu, eskertuko dizugu. Bai film, diska, liburu, antzerki saio, herrialde edota burutik pasatzen zaizun edozer. Oraindik gauza interesgarri asko ezagutzeko aukera izan ez dugulako...

danke

2005/11/03

Begien indarra

2 alemaniar andere ezagutu nituen pasa den udan Madeiran, oraindik lanean nagoen pub honetan. 50 bat urte inguru izango zituzten. Abuztuaren hasieran lehenengo agerraldia egin zutela gogoratzen dut. Inor irlan ezagutu ez eta edariak zerbitzatzen zizkienarekin hitz egitea errezagoa egin zitzaiela suposatzen dut.

Oso ondo gogoratzen ditut beraien izenak: Anna eta Andrea. Izen errezak madeirar gazte baten buruan sartzeko. Aurpegia oso ondo apaindua zuen Annak, gaztetan neska ilehori benetan eder bat izan behar zuen. Orain, urteek aurrera egin ahala, bere aurpegiak margo batzuen beharra zuen edertasuna goraipatzeko. Andrea aldiz, urteak pasa ahala hobetzen joan den anderearen itxura zuen. Ile beltza zen, antza denez bere aita Italiatik alde egindako gizona baitzen. Esan zidatenarengatik, Madeiran 15 egun pasatzeko asmoarekin etorri ziren.

Egunak aurrera zihoazen eta hiruron arteko konfidantza gero eta handiagoa zen. Gauero pasatzen ziren lanean nenbilen pub-etik eta edaririk exotikoenak edateko aukera eman nien. Gauero zer edo zer berria probatzeko gogoarekin etorri eta horri erantzuten saiatzen nintzen. Biak pozik ikusten nituen Pub-ean sartu eta bertan ikusten nindutenean.

Abuztuaren erdialdea ziztu bizian heldu zen eta urrengo egunean alde egin behar zutela esan zidaten. Horregatik, bazkaritara gonbidatu ninduten. Bazkaria euren apartamenduan izango zela esan zidaten eta nahi izango banu lagun bat bertara eramateko esan zidaten. Luis eramatea erabaki nuen. Berari galdetu eta segituan eman zidan baiezkoa.

Luis eskolan ezagututako mutil alai bat zen. Agian, hitz egiten hasi eta geratu ere egiten ez den pertsona da Luis. Batzutan urduri jartzen nauen arren, benetan gustora sentitzen naiz bere ondoan.

Apartamendura biok batera heldu ginen. Hondartza ondoko 15 pisuko etxeak zien haiek. Txirrina jo eta atea segituan ireki ziguten. Apartamendura sartu eta sekulako bazkaria preparatu zigutela ikusi genuen. Han geunden, 22 urteko 2 madereirar gazte, gutxienez 50 urteko 2 andre alemaniarrekin portugesez hitzegiten. Gaztetan hippy-ak izandakoak izan zirela esan ziguten( beno hori gure konklusioa izan zen, eman zizkiguten datu guztien ostean). Chernobilgo arazo nuklearraren ondoren Alemaniatik ospa egindakoak zirela eta urte pare bat Portugalgo Algarvean bizitakoak zirela. Beraien seme-alaben osasunarengatik egin omen zuten hura. Guk harridura aurpegiarekin kontatzen zebiltzan istorioei erreparatzen genien, benetan interesgarriak baitziren. Horrela igaro genituen 3 ordu.

Kafea hartzen ari ginen momentuan igarri nuen gauza harrigarri hura. Lauron artean bazkari hartan sortzen ari zena berriro nire bizitza osoan errepikatuko ez zela konturatu nintzen. Berain izaera alai eta irekiarekin momentu batez 30 urte galdu zituztela zirudien. 20 urteko 2 neska eder genituen gure aurrean. Aurpegietara begiratu eta ilusioa besterik ez zitzaien ikusten. Oraindik bizitzaren zati txiki bat bizitakoak ziren, dena egiteko zuten oraindik. Luis-i begiratu eta bera ere momentu hura gozatzen ari zela ikusi nuen. Kafeak, hala ere, amaitzeko joera izaten du eta hartan ere horrela izan zen. Azken finean, lagun batek orain dela gutxi esan zidan bezala: "denak baitu amaiera bat".

Gaueko 9tan zuten Alemaniarako hegaldia eta aeroportuan agurtu genituen. Egun hartan ikusitakoarekin geratu ginen Luis eta biok. Urrengo urtean ere pub-ean beraien aurpegiak ikustea espero dut.


Contador de visitas