
Salamanca no es España
-The Cast-en musika entzunaz pasa ditut orduak. Irudiak burura, bata bestearen atzetik.
-Argazkietako gazteak badoaz uretara, zorte on. Lagako ondartzan gaur ateratako argazkia.
-Salamanca bisitatzeko asmoz goaz asteburu honetan koadrila eder bat. Apirilean ere bertan izan ginen. Ondo jan eta ederki edan, leku gomendagarria euskaldunontzat. Salamanca no es España. ¿España es Salamanca? Horrela azaldu zuten Vaya Semanitakoek dilema.
-Salamancako taberna batean Coca-Cola batek 1,40€ balio baditu eta berarekin batera tortila pintxoa, lasaña zati majoa edota bestelako tapa bat ateratzen badizute dohain, hemen nora begira gaude? Euskal Herria ez da Salamanca.
-Salamancan topa dezakezun neskarik ederrenarengana joan, hitzegiten hasi eta berak bere goxotasun osoarekin erantzuten badizu, zergatik Bilbora bueltatu, Kafe Antzokian sartu eta neska ederrenak popatik hartzen botatzen zaitu? Salamanca ez da Euskal Herria.
-Handik bueltatzean jarraituko dugu saioa.

