Jaiak&neskak:14 urte bete nituenean, 2 gauza berri aurkitu nituen bizitzan. Jaiak&neskak!!! Bai, herri desberdinetako jaiak ditut buruan. Hasteko, nire herriko jaiak gogoratzen ditut, trikitrixa, punka eta kalimotxoaren arteko nahasketa bat bezala.
Urte haietan hasi ziren neskekin lehen kontaktuak. Hori bai, nahiko kontaktu inuzenteak. 14 urterekin jaso nuen nire bizitzako lehenengo kalabaza. Nire herriko jaietan, neska bat gure koadrilako mutil batzuen aurrean aurkezten ari zen. Bapatean nire txanda heldu zen. 2 muxu espero nituen, besteek izandakoa alegia, baina muxuen ordez begirada zuzena eta ezezko borobila hartu nuen. Zuretzako ez. Bua, nesken poterea gaztetatik probatzeko aukera. 14 urte ta espabilatzen hasi behar.
Urteak pasatzearekin batera ezezkoak ere jasotzen segitu dugu, baina tartean ere baiezkoren batzuk bizitza pozten lagundu digute.
Herri desberdinetako jaiek, hasierako urte haietan guretzako suposatzen zuten magia hura galtzen joan dela somatzen dut. Gazterik, dena zen berria gure bizitza birginaletan. Lehenengo mozkorrak, lehenengo muxuak, lehenengo blankoi eta gaupasak…
Intentsitate handiarekin bizi genituen urte haiek. Azken urteotan, saiatzen garen arren, badakit magia hura berriro errepikatuko ez dela. Hala eta guzti ere, gau izugarriak bizi izan ahal ditut azken urteotan. Alboan lagun, neskalagun eta ezezagunekin juerga edarrak pasatu ditugu. Guztietan dut buruan zein garrantzitsua izan den musika aproposarekin pasatzea momentu haiek. Kanta konkretu batzuk, momentu konkretu batzuentzako. Gure bizitzako momentu hoiek 5-6 konpakt disketan sartuko balira moduan.
Neskekin jarraituz, nire lagun batek eta biok askotan komentatzen dugu zelako frustrazioak pairatu ditugun neskekin izandako erlazio askotan. Agian gure errua ere bada. Obeto azalduko dut hau. Badirudi ligatzearen asuntoa gaueko orduetara zuzendua dagoela, obeto esanda, gaueko 11tik goizaldeko 5ra topera egon, zure aurpegirik onena erakutsi, gorputza tuneatu, ahal denik eta barrerik politena izan…eta ea zorterik badagoen. Frustrazio guzti hauek noiz etortzen diren? Ba tuneatu, zure barre sinpatiko eta profidenta erakutsi, inoiz botatako erantzunik aproposenak bota eta gero, etxera bakarrik bueltan zoazenean. Etxerako bidean kangrejo sandwich bat jaten duzunean, beno, behintzat tripa hutsik ez dut eramango. Inoiz kangrejo izango zenari begiratu eta beste alternatibarik geratzen den galdetzen diozu. Erantzunik jaso ez eta ahora bidaltzen duzu eskuen tartean duzun hori.
Nire beste lagun batek esan zuen bezala: “nirekin ezer nahi duenak, dei nazala”. Ez da ideia txarra. Larunbat batean neska batekin nengoela, zera esan zidan, lehenengo pausua emateko denpora asko eman nuela. Nik halako arridura arpegiarekin zera galdetu nion: “ eta zuk, zergatik ez duzu eman ba lehenengo pausu hori ni baino arinago?” bere erantzuna zera izan zen: “ nik inoiz ez dut lehenengo pausurik ematen”. Hori entzun eta gero komentatu nion nik lehenengo pausurik inoiz ez banu emango, nire bizitza sexuala oso urria izango zela.
Gaurkoz nahikoa, 2 gai hauek luzerako ematen dute, baina beste baterako utziko dugu. Taberna zulotik urrengorarte agurtzen naiz.