Taberna zulotik idatzitako hitzak. Ideiak, paranoiak,ametsak,...

2005/12/26

(TXOKOLATEZKO) PORRAK GERNIKAN

Abenduaren 24ko goizean Astra arma lantegi ohia herriko gazteek okupatu ostean, egun berberean alde egin behar izan zuten ertzainen gonbidapena jaso ostean. Gonbidapen honek, argi dago, porra itxura zuen eta ez bereziki txokolatezko porrena.

Baina, inork ez zuen esan ametsak errealitate bihurtzea arazo gabeko prozesua zela. Beti bezala, Ñortarrak agertu behar dira istorio guztietan. Ñortarrak nortzuk diren argi geratzen da kasu honetan. Gernika-Lumo eta inguruetako gazte eta ez hain gazteek Astra kulturarako erabili nahi dute eta hau da Ñortarrak bildurtzen dituena.

Herrian jendea etxeetan bideokontsolarekin jolasten, telebista ikusten, lonja barnean orduak eta orduak ezer ez egiten egotea nahiago dute. Ez zaie gazteri dinamizatzailerik interesatzen. Antzerki, liburutegi, kontzertu eta edozein motatako ekintza alternatiborik ez dute nahi herrian. Espekulazioa negozio hobea ei da.

Espekulatu dezala ahal dezakeen orok.
Bete ditzagun gure poltsikoak diru eta poterez.
Baina nola pasa daiteke gazte batzuen burutik herrian kultura sustatzea?
Zoratuta al zaudete?
Horretarako udaletxea badago gazteok!!
Eta zerbait berezirik egin nahi ezkero, horkonpon marianton. Joan zaitezte hiriburura! Gernikan amets egitea galasota dago.
Eta badakizue noren aurka ari zareten.
Gurea da indarra, gurea polizia.
Abisu bat baino ez da.


ASTRA GERNIKENTZAKO !!!

Astraren okupaziori buruzko info gehiago: hemen

El Correo egunkarian agerturiko informazioa: hemen


Contador de visitas