The Hilly Peaches…2
The Hilly Peaches taldearekin izateko aukera izan dugu oraingoan ere. Orain dela aste batzuk beraiekin elkarrizketa labur bat eduki genuen eta denbora pixka bat pasa ostean nola dauden jakin nahi izan dugu. Horretarako, Toni Hilly-rekin hitzegin dugu gaurkoan:
-Kaixo Toni, beno, badira aste batzuk Peiorekin hitzegin genuela. Esaiguzu, nola doazen Hilly munduko gauzak, ea aldaketarik egon den:
-Kaixo, bai. Esan genizuenez, kantari baten bila hasi ginen hango hartan. Ba antza denez gure marketing-ak ez du fruiturik eman eta ez dugu zorte askorik izan. Orain gabonak datozela aprobetxatuz berriro txapada soltatu eta kartelak jarriko ditugu Bizkaiko herri batzuetatik. Euskal Herria tenorez josia zegoela uste genuen, baina lehenengo saiakera honetan ez dugu horrelakorik ikusi.
-BECean bertso txapelketaren finalean izango zinatela suposatzen dut. Zer suposatu zizuen bertan egoteak?
-Halaxe da, The Hilly Peaches kolektiboko 2 kide izan ziren bertan. Koaderno eta boligrafoarekin hurbildu ziren Barakaldora. Guretzako horrelako saioetatik ikasteko asko dago eta bertsolarien mugimendu, itxura eta espresatzeko erari erreparatu genion. Guk ere lider bat behar dugu taldean eta ez dugu baztertzen bertsolariren bateri taldea lideratzeko proposamena botatzea. Guretzeko erreferentzia bat dira. Esan beharra dago, taldekidetariko bat negar zotinka irten zela Barakaldotik. Emozioa ote?
-Kaletik The Hilly Peaches zer den galdetu dit jendeak azkenaldian, ea benetako taldea ote zareten edo katxondeo hutsa den Hilly-ena:
-Erantzun zaila dauka galdera horrek. Katxondeo parte bat badugu, eta benetako talde bat garela ez dugu esango guk. Baina gure pausuak talde serio eta errespetagarri bat bihurtzeko nahiarekin egiten ditugu. Egunen batean EL CORREO-ko kultura orrialdeetan ikusi nahi ditugu gure aurpegiak.
Beste alde batetik, guk ere somatu izan dugu The Hilly Peaches taldeari buruzko galderak egin direla kalean. Beno, ba ematen diguzuen aukera izanda, bertatik zabaldu nahi dugu, The Hilly Peaches musika talde izatetik, kolektibo bihurtzera pasa dela. Kolektibo hau atal desberdinetan banatuta dago iadanik. Batetik musikala, nola ez, The Hilly Peaches abanguardia bezala. Ekologia, Aisialdia eta Kirolak dira beste atalak. Horrela jaio da The Hilly Peaches Kolektiboa, gure barnean ditugun galdera askori erantzuna emateko nahiarekin eta dugun denbora librea era aprobetxagarriagoan erabiltzeko asmoarekin. Hemendik mundu guztia gonbidatu nahi dugu Hilly Munduan sartzera. Behin Hilly Mundua ikusi duenak ez du bertatik irten nahi eta.
-Zer nola doaz ensaioak, zuen musika hobeto definitzen hasi al zarete?
-Beno, gauzak aurrera doaz, kanta berriak sortu eta zaharrei berritasun puntu bat eman diegu. Egia esan, taldekideok ikusi ahal izan dugunarengatik gero eta poperoagoak bihurtzen ari dira gure kantak. Ez dakigu zergatik izango den. Badirudi Fran Perea-ren azken diskoa kotxean eramateak zeozer egin duela. Esan beharra dago popa gustuko dugula taldekideok. Mesedez, inork ez dezala azken hau txarto ulertu.
-Beno, Toni, agurtzeko esaiezu irakurleei nahi duzun edozer:
-Eskerrik asko azken asteetan jaso ditugun animoengatik. Badakigu Euskadi Gazteko maketa lehiaketara gure maketa bidali ez genuenean batzuentzako dezepzio bat izan zela. Datorren urtean bidaliko dugula zin egiten dugu. Eta amaitzeko gure amak esaten digun bezala: THINK, HILLY !!!!

0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home