Astra Publikoa
Urdaibai Telebistaren bitartez Abenduak 29ko Gernika-Lumoko udaletxeko plenoa ikusi eta gero oraindik odola borborka dugu tabernazuloan. Astra Publikoa plataformatik egin den eskaerari udaletxeko alderdi nagusiak ezezko borobila eman eta gero, indar gehiago eman behar digu lanean jarraitu eta inoiz baino ozen eta argiago herriak Astra Publiko bat behar duela esateko. Herriak gazteentzako eta elkarte kulturalentzako alternatibak behar dituelako. Herria urteak eta urteak itxaroten dabilelako udaletxetik inongo alternatiba errealik jaso gabe. Noiz arte itxaron behar dugu?
Plenoan emandako erantzunekin lasai asko geratuko ziren udaletxeko alderdi nagusikoak. Eztakit ze atzerapen eta eztakit ze eskusa. Eta Astra erosteko aukera izan zenean zer? Eztabaidarik ez, horretaz pentsatu ere ez…zertarako bada? Gazteak, gazteak dira, pasako dituzte beraien orduak tabernazuloetan. Eta eskabadorarekin atea lur eta harriz inongo baimen munizipal barik betetzearen galderari zer? Plataformaren galderak erantzunik ez udaletxeko agintarien partetik. Paso.
Bada, jakin dezatela herri honetan jendea mugitzeko prest dagoela. Jendea ez dela sofan itxunduta geratuko, euren agintariek urteak eta urteak ezer eskaini gabe ikusten. Jendea ametsak egi bihurtzeko gai dela ikus dezatela.
Guzti honengatik Gernikan zapatu honetan arratsaldeko 5tan Astra Publikoa aldarrikatzen den manifan parte hartuko dugu tabernazuloko kideok.

0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home