
Astra okupatua
Gaur goizean Gernikan kokatua dagoen Astra arma lantegi ohia okupatu du gazte talde batek. Honekin, hitzetatik ekintzetara pasa dira herriko gazteak. Gernikan dagoen lokal eta eginkizun alternatiboen faltan, udaletxearekin izandako elkarrizketek inora eraman ez eta azkenik Astra okupatzea lortu dute.
Ertzainen presentzia izateko parada izan dute gazteek goizean zehar eta denuntzia bat jarrita dagoela adierazi dute ertzainek. Gazteak goizean zehar lantegi ohia txukuntzen jardun dute, bai barrukaldea eta kanpokaldea. Motosega baten bitartez kanpoko sasitzarrak kendu eta loreak landatzen dihardute. Barrukaldean zegoen hauts eta zikinkeria guztia garbitzen lan asko eduki arren, lan eta lan dabiltza oraindik.
Hurrengo ordu eta egunetan zer gertatuko denaren zai gaude, baina hemendik gazte hauei besarkada haundi bat bidaltzen diegu tabernazulotik, ametsak errealitate bihurtzeko gaitasunarengatik. Tabernazulotik gertatzen ari denaren berri ematen saiatuko gara.
Info gehiago: hemen

0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home