Amets
Gizon hura kalean topatu nuenean zera esan zidan belarrira:
"Zerua ikutu nuen eguna oraindik ere gogoan dut,
inon sartu ezin diren sentimenduak,
barruan gorde ezin diren tximeletak,
aske bizitzeko jaio direnak,
kanpora irtetzeko ordua heldu zaizue iada!
Borroka luze baten ostean,
etsaia nor den oraindik jakin ezean,
etsipenaren arnasa sentitzen denean,
iparraldetik agertuko den trenak
lasaitasuna ekarriko dio
bere burua galduta ikusten duenari.
Luzaro joko du egunak egun direla konturatzeko,
argiak iluntasuna argitzen duela jakiteko,
baina ametsak izaten jarraituko du,
inoiz izandako amets luzeenetik irtetzeko
asmorik gabe jaio denak".

0 Comments:
Publicar un comentario en la entrada
<< Home